Udaleko Ingurumen Sailak Zuhaitz Eguna antolatu du iganderako, 11:00etan, Anuska inguruan, azken urteotan egin ohi den bezala. Bertan bilduko dira 2023an Astigarragan jaiotako haurrak eta haien senideak, haur bakoitzaren izena duen zuhaitz bat landatzeko. Iaz, 84 haur jaio ziren Astigarragan, eta guztien etxeetara bidali da igandeko gonbidapena, xehetasunekin. Beraz, 84 zuhaitz berri landatuko direla aurreikusten da. Aitzurra dutenei, eramateko eskatzen zaie. Urtero urtero giro bikaina izaten da familien artean, zuhaitza landatzeko asmotan.