Udalak pertsona bat kontratatuko du igeltsero-lanak egiteko

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 17a, 00:00

Lan-eskaintzak Lanbidek kudeatuko ditu. Izena eman behar da azaroaren 24ra arteko epean 'Lanbide.eus'-en.

Astigarragako Udalak brigadan lan egiteko pertsona bat kontratatuko du igeltsero lanetarako. Lanpostua lanaldi osokoa izango da eta bost hilabeteko iraupena izango du, 2023ko abendutik 2024ko maiatzera. Beterri-Buruntzako 2023ko enplegu planaren baitan, Astigarragako enplegu proiektua da, herriko langabetuak lan merkatuan txertatzeko helburua duena. Ekimena Lanbideko Tokiko Enplegu Ekintza programak diruz lagundua da.

Izena emateko epea azaroaren 24ra bitartekoa da. Inskripzioa Lanbideren webgunean egin beharko da, Enplegua atalean. Informazio gehiago: 943 50 57 00 telefono zenbakian edota tokigarapena@astigarraga.eus helbide elektronikoan eskuratu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!