2018/02/24

Zein gara?

Kronika.eus da Urumea goialdeko herriek interneten daukaten ataria. Helburua dauka Urumeako herritarrei gertuko informazioa ahalik eta azkarren eta modu zabalenean emateko, eta euskeraz. Web orrialde honek ateak zabaldu nahi dizkie herritarrei berak izan daitezen informazioa zuzenean internetera igotzen dutenak.

Hernaniko Dobera Euskara elkarteak Hernaniko Kronika sortu zuen 2000 urtean, eta gaur egun Astigarraga, Hernani, Ereñotzu, Arano eta Goizueta biltzen ditu proiektuak. Herri horietako biztanle guztiek egiten dute Kronika.eus. Herritarrak informatzaile izan daitezen erabat zabalik dago, atari irekia da eta erabiltzeko erraza. Herritarrei zerbitzu bat eskaintzen die funtsean Kronika.eus atariak: informazio zerbitzua. Euskera hutsean egindako web orrialde honek gure hizkuntzaren normalizazioan beste urrats bat izan nahi du. Aldi berean, herritarren arteko kohesioan ere lan egin nahi du Kronika.eus atariak, Urumea goialdeko herritarrak elkartuko dituen bilgune bezala.

Hiru helburu nagusi ditu proiektuak:

  • Informazio zerbitzua ematea
  • Euskeraren normalizazioa
  • Bailarako herritarren kohesioa

Iragarki merkeak

  • LOGIKALINE enpresak Hernaniko Euskaltel dendan arratsaldez lan egiteko lanpostua eskaintzen du. Lan kontratua, formazio sendoa eta lan-talde egonkorra eskaintzen du. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera

    Telefonoa: -


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660