2017/07/22

1. PRIBATUTASUN KLAUSULA: DATU PERTSONALAK BABESTEA

Onespen klausula

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakori jarraiki, erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak Dobera Euskara Elkartea titular duen fitxategi batean sartzeko, eta datu horiek bai erregistroa kudeatzeko edo harpidetzeko erabiltzeko, bai administrazio eta kontabilitate kudeaketarako, baita merkataritza eskaintzak eta produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko ere. Era berean, erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak zerga administrazioari eta bankuei, aurrezki kutxei edo bestelako kutxei lagatzeko, betiere haiek behar bezala babestuta eta zerbitzua garatzeko beharrezkoa denean.

Erabiltzaileak, halaber, bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak ezagutzen dituela adierazten du. Eskubide horiek Dobera Euskara Elkartearen egoitza sozialean baliatu ahalko ditu, honako helbide honetan: Larramendi kalea 11, 20.120 Hernani (Gipuzkoa).

Xedea

Dobera Euskara Elkarteak, webgunearen arduradun izanik, erabiltzaileen esku jarri du honako dokumentu hau, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak xedaturiko betebeharrak betetzeko, baita webgunearen erabiltzaile guztiei hura erabiltzeko baldintzen berri emateko ere.

Webgunean sartuz gero erabiltzeko baldintza orokor hauek erabat ulertutzat eta onartutzat joko dira. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertan eskainitako zerbitzuak legearen aurka doazen jarduerak egiteko ez erabiltzeko, eta uneoro baldintza orokor hauek errespetatzeko. Zerbitzu emaileak edozer unetan eten ahalko du bere webgunerako sarbidea legearen, fede onaren edo baldintza orokor hauen aurkako erabileraren bat antzemanez gero.

Zerbitzu emaileak eskubide osoa du webgunean ageri den edozer informazio mota aldatzeko, horretarako inolako aurre-abisurik eman gabe edo betebehar horiek erabiltzaileei jakinarazi gabe; nahikoa izango da zerbitzu-emailearen webgunean argitaratzea.

Datu pertsonalen babesa

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzen duen araudian ezarritakoari jarraiki, webgunearen arduradunak datu pertsonalak eman dituzten edo emango dituzten erabiltzaile guztiei jakinarazten die haiek bere fitxategi automatizatuan sartuko dituela. Adierazitako fitxategia behar bezala erregistratuta dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. Zerbitzu emaileak esanbidez adierazten eta bermatzen die erabiltzaileei beren datu pertsonalak ez zaizkiela, inola ere, hirugarren enpresei lagako beren baimenik gabe.

Datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak

Zerbitzu emaileak uneoro bermatuko dio erabiltzaileari datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak baliatzeko aukera, indarreko legedian ezarritako baldintzetan. Eskubideok baliatzeko esanbidezko eskaera bidali ahalko du, NANaren kopiarekin batera, honako helbidera:

Posta arrunta: Dobera Euskara Elkartea, Larramendi kalea 11, 20.120 Hernani

Era berean, erabiltzaileak baja hartu ahalko du harpideturiko edozein zerbitzutan, horretarako webgunean jarritako formularioa erabilita.

2. ERABILERA BALDINTZAK

BALDINTZA OROKORRAK

Erabiltzaileak DOBERAren webgunea eta, kasua balitz, harpidetza Erabilera Baldintza hauetan zehazten denaren arabera erabiliko du. Webgunearen eta bere zerbitzuen erabilera, bereziki harpidetzarena, pertsonala, esklusiboa, pribatua, irabazi asmorik gabea, ez kolektiboa, ez komertziala edo profersionala eta besterezina da.

Erabiltzaileak agintzen du bere jardueraren bidez ez dituela kaltetuko DOBERAren irudia eta bere enpresa titularraren interesak edota eskubideak. Halaber, agintzen du ez duela webgunea kaltetu, baliogabetu edo gainkargatuko duen jarduerarik egingo, ez eta webgunea normaltasunez erabiltzea oztopatuko duenik ere. Bereziki eta espresuki debekatuta dago haurren edo gazteen garapena kalte dezakeen edozer ekintza egitea, bai eta gizakien duintasunaren aurkakoak direnak ere.

Jabego intelektuala eta industriala

KRONIKA Dobera Euskara Elkartearen marka erregistratua da. Debekatuta dago hirugarren batek Kronika marka edota bere logoa edozein eratara erabiltzea idatzizko baimenik gabe. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Erabiltzaileek, harpidedunek barne, uneoro errespetatu beharko dituzte webgunearen jabetza intelektuala.

Edukien ardura eta egile eskubideak – Copyright

Kronikak argitaratzen dituen edukien ardura edukien editore bakoitzarena da. Iritzi artikuluak, gutunak, blogak nahiz iruzkinak autore bakoitzaren ardura dira, eta Dobera Euskara Elkarteak eta ez edukien editoreek ez dute inolako ardurarik izango horien edukien gainean.

Kronika gunearen erreprodukzio eskubideak erreserbaturik daude, baita deskargatzeko agiriei edo irudikatze ikonografiko eta fotografikoak edo ikusentzunezko ekoizpenei dagozkienak ere. Edukiren bat edo guztiak hala euskarri elektronikoetan nola inprimatutakoetan erreproduzitzeko idatzizko baimena lortzeko, jarri harremanetan dagokion edukiaren Editorearekin.

PARTE HARTZE ARAUAK

Kronikan parte hartu ahal izateko (albisteen iruzkinak, iritzi artikuluak, eztabaida foroak, agenda eta abar) erabiltzaileak Lege Ohar hau onartuta izan behar du, ondoko parte hartze arauak barne:

  • Ezin da berariaz informazio faltsurik edo irainik argitaratu.
  • Elkarren arteko errespetuz idatzi behar da. Zentzu berean, intimitatearen eskubidea urratzen duten mezuak ezin dira igorri.
  • Indarrean dagoen legerian delitutzat jotzen den edukirik ezin da bidali.
Arau horiek betetzen ez duten mezuak ez dira argitaratuko edo, argitaratuta badaude, ezabatu ahal izango dira. Atal bakoitzaren moderatzaileak egingo die jarraipena iruzkinei, eta bere iritzia izango da nagusi arauak betetzen diren edo ez ebazteko.

Iragarki merkeak

  • Alokatzeko garaje itxi bila gabiltza, Txantxilla inguruan. Abuztutik aurrera.

    Telefonoa: 615717337


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Garaje marra salgai Hernaniko erdialdean. 16m2 ditu. 20.000 € (negoziagarriak).

    Telefonoa: 699201774


  • 62m2-ko lokala alokagai, Errekaldeko gasolindegiaren ondoan.

    Telefonoa: 688651438


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894