2019/01/19
  • sekzio berezia//ERREMONTEA BURUZ BURUKOA

    Hasiera makala, Barrenetxea IVk

  • Endikaren aurrean 26 eta 30 galduta, puntu bakarra lortu du hernaniarrak. Urriza, beste galtzailearen kontra aritu beharko du larunbatean.

  • HERNANI
    2018/08/16 00:00 Osteguna
  • Fabortioa zen hernaniarra, eta esperotakoa betetzen hasi zen Barrenetxea IV, Buruz Buruko bere aurreneko partiduan. Endika zuen aurkari.

    Aurreneko zatian nahiko paretsu ibili ziren bi erremontistak, zortzina berdindu arte.

    Bigarren bueltan Barre­netxea IV sakea hobeto aprobetxatzen hasi zen, eta 8 puntuko abantaila atera zion Endikari; 18-10. Bazirudien berea zela partidua.

    Baina sakean egindako bi akatsek konfiantza galdu ara­zi zioten, eta Endikak aprobetxatzen jakin zuen. Pixkanaka aldea txikitzea lortu zuen, 23-17 eta 24-23, eta aurretik jarri zen, 26-27. Horrela lortu zituen garaipena eta lau puntu, eta hernaniarra, puntu bakarrarekin geratu zen. 

    Horrela, hernaniarrak bes­te galtzailearen kontra, Urri­zaren kontra neurtu beharko ditu indarrak, larunbatean. 

    Gaurkoan, 16:00etan hasita ohiko erremonte jaialdia izango da Galarretan; ez da Buruz Buruko Txapelketako partidurik izango.

Iragarki merkeak

  • Pisu txiki bat alokatuko nuke 600-650 €tan. Epela.

    Telefonoa: 631825483


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894