2019/01/18
  • Herriko enpresei laguntzeko, ekimena jarri du martxan Hernaniko EAJk.
    Herriko enpresei laguntzeko, ekimena jarri du martxan Hernaniko EAJk.
  • sekzio berezia//EAJ-PNV PRENTSA OHARRA

    «Gure apustua da herriko enpresa eta komertzioei laguntzea»

  • Kaxkoko etxeetako leihoak aldatzeko dirulaguntza dela eta, herriko enpresetan aurrekontuak eskatu ditu EAJk.

  • HERNANI
    2017/05/20 00:00 Larunbata
  • Hernaniko enpresa eta ko­mer­tzioei laguntzeko apus­tu­a­ri jarraituz, ekimen berri bat abiatu du Hernaniko EAJk, prentsa ohar bidez jakinarazi duenez: «aprobetxatuz Udalak Kaxkoko bizilagunen eskura jarri duen dirulaguntza, etxe­e­tako leihoak aldatzeko, bizi­la­gunei gerturatu nahi izan dizkiegu, leihoak egiten dituz­ten Hernaniko enpresa ba­tzuk», azaldu dute.
    Horretarako, enpresa hori­e­tara jo du EAJk, eta aurre­kon­tuak eskatu ditu, gero Kaxko Elkarteari helarazi dizkionak, «leihoak aldatzeko asmoa du­ten bizilagunen eskura egon daitezen».
    Iniziatiba horrekin, EAJk sustatu nahi du Hernaniko enpresetan ekoiztu edota sal­dutako produktuen kontsu­moa, eta kontzientziatu nahi ditu hernaniarrak, aurrena herrian bertan bilatzeko.
    Aurreratu dute, gainera, ekimen gehiago ere jarriko dituztela martxan, «herriko enplegua sustatu eta enpresei laguntzeko».
    Bestetik, eta Kaxkoko leiho­ak aldatzeko dirulagun­tze­kin lo­tu­ta baita ere, oi­na­rrietan aldaketa bat egitea pro­­po­satu du EAJk, diru-sarrera gu­txien dituzten fa­miliei emango zaien diru­la­guntzaren zenba­te­koa haunditzeko. 

Iragarki merkeak

  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548