2019/01/19
  • sekzio berezia//HERNANI ERRUGBI ELKARTEA

    Harpidedun egiteko aukera, irekita

  • Harpidedun berrien kuota 60 eurokoa da; lehengoena, eta laguntzaileena, betikoa.

  • HERNANI
    2016/08/26 00:00 Ostirala
  • Ireki da Hernani Errugbi Elkarteko harpidedun eta la­guntzaile kanpaina. Ohi bezala, bide bat baino gehiago jarri dute eskerak egiteko, eta bi modutara lagundu daiteke.

    Prezio berria, harpidedun berriei
    Lehengo kuotak mantendu egin dira, baina harpidedun berriei 10 euro igoko zaie urteko harpidetza.
    Horrela, laguntzaileek 30 euro ordainduko dituzte, beti bezala, eta partiduetako sa­rrera arrunta ordainduko dute. Lehendik harpidedunak zirenei ere, kuota mantenduko zaie; 50 euro. Harpidedun berrien kuota, berriz, 60 euro izango da. Hori bai, denak sartuko dira partiduetan as­tero egiten diren zozketetan.

    Izena emateko, hainbat bide
    Laguntzaile edo harpidedun egiteko, hiru aukera daude. Bata, Landarera jotzea, astelehenetik ostegunera bitartean, 18:00etatik 20:00etara, eta mo­mentuan ordaintzea. Bes­tea, eskaera orria entregatu eta dirua kontu korrontean sar­tzea. Bestetik, nork bere kontu korrontea ematea. Bes­talde, eskaera eta ordainketa klubeko kideren baten bidez egin ahal izango da, aurten ere.
    Eskaera orri horiek Lan­da­ren bertan eta webgunean dau­de eskura, edo bestela, Zin­­tzarri, Lizeaga, Aralar eta Ru­fino tabernetan.

Iragarki merkeak

  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pisu txiki bat alokatuko nuke 600-650 €tan. Epela.

    Telefonoa: 631825483


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548