2019/01/18
  • Unanu gailurrera egingo da ibilbidea, Igantzitik igota.
    Unanu gailurrera egingo da ibilbidea, Igantzitik igota.
  • kirola// TONTORREZ TONTOR

    Igantzitik Unanura, ur sendagarrien bila

  • Urtarrilaren 19rako jarri du zita Mendiriz Mendik, urteko aurreneko irteera egiteko. Goiz pasa egingo da, Igantzira, handik Unanu gailurrera igotzeko.

  • HERNANI
    2019/01/12 00:00 Larunbata
  • Urteari hasiera emateko ibilbide polita proposatu du Mendiriz Mendik urtarrilaren 19rako: Igantzitik Unanu mendira igotzea. Ez da desnibel handikoa, ezta oso luzea ere. Egu­raldi ona suertatuz gero, Aran­tza inguratzen duten mendien aldera dauden bistak zoragarriak dira. Ibilbidea zirkularra eta goizekoa da.

    Iturri sendagarrien ibilbidea
    Unanu gailurra izen bera du­en mendilerroan kokatzen da, Arantza, Igantzi eta Lesaka uda­lerrietakoko lur eremuetan. Igantzi herrian hasiko da ibilbidea, Unanu mendira igo, eta San Juan Xar iturria bisitatzeko. San Juan Xar iturria eta bere inguruneak Erreserba Naturala izendatu zituzten 1987. urtean. Bertan xarma zuhaitza (Carpinus betelus) aurki daiteke. Iberiar penin­tsula osoan ez da inon gehiago modu naturalean aurki­tzen. Inguru hauetan, ba­dira zenbait mende dituzten gaztainondo zaharrak ere.
    San Juan Xar iturriko urak antzinatik dira ezagunak. Inguru hauetako biztanleek debozio handia diote, azaleko gaixotasunentzat ur sendagarriak direla sinesten baitute. Iturriak hiru ur-zurrusta izaten ditu normalean, eta lau, urte euri­tsua izan denean. Errituala hurrengoa da: iturriko aho guztietatik edan behar da lehendabizi eta, on­doren, oihal bat uretan busti eta sendatu beharreko edota mindutako azal-atalak igur­tzi. Oihala iturri inguruko lan­dareetan zintzilik utzi be­har da; gero, Igantziko erretoreak bildu eta erre egiten ditu. Azkenik iturri gainean dagoen santutegira igo eta San Juani kandela bat ipini behar zaio.
    Antzinatik ugariak dira ur sendagarriekin loturiko santutegi paganoak. San Juan Bautistaren irudia egon baino lehen, errezoak eta ofrendak lamientzat ziren, euskal mi­to­logiaren arabera holako to­kietan bizi baitziren. Gero le­ku hauek kristautu egin zi­tu­en elizak. Gaur egun asko dira itu­rri honetara hurbiltzen di­renak bere ondoezak senda­tzeko itxaropenarekin. Horren lekuko dira iturri alboan aurkituko ditugun oihalak.

    Igantzitik gora Unanura, eta buelta Arrata errekaraino
    Ibilbidea herriko elizaren au­rrean hasiko da. Herriko kaletatik metro batzuk egin ondoren, ezkerrera jo behar da. Bideak asfaltatutako auzo-bide batetik egiten du aurrera baserri batzuetara iritsi arte. Azken baserriaren aurrean, bidea bitan zatitzen da. Eskui­ne­ko adarra hartu behar da, eta pista bati jarraituz, igo­tzen segitu. Basotxo bat zeharkatu ondoren bide gurutze batera iristen da. Norabidez aldatu eta ezkerrera, hego-mendebaldera egiten duen pistari jarraitu behar zaio. Gora jarraituz, baso bat igaro ondoren, berehala gara Una­nu gailurrean.
    Bertan harri batzuk, lauburu bat eta orientazio-taula bat aurkituko ditugu. Gailu­rre­tik dagoen panoramika ederra da.
    Indarrak berritu ondoren jaitsierari ekin behar zaio. Horretarako hegoaldeko gandorrari jarraitu behar zaio. Bidean behera puska batean jaitsi ondoren pista batekin egingo dugu topo. Zeharkatu eta bidetik jaisten jarraitu. Hurrengo pista aurkitzerakoan, ezkerrera egin eta berehala eskuinera. Borda eta baserri batzuk dituen Eguzkialde auzora iritsiko gara. Pistari jarraituz Arrata errekaraino jaisten jarraitu behar da. Bertan San Juan Xar bide ha­rriztatuarekin (SL-NA 1 bidearekin) egingo dugu topo. Bi­deak San Juan Xarreko iturrira eramango gaitu.
    Tokia bisitatu eta urak edan ondoren, harriztatutako bideari  jarraituz Igantzi her­rira igoko gara. Azken igoera hori zelaiak zeharkatzen egiten da, harresi txikiz mugatutako bide batetik. Nahiko la­burra da eta erraz egiten da.

    IGANTZI – UNANU (651 metro)  - IGANTZI

    Non kokatzen da: Nafarroan.
    Distantzia: 12 kilometro.
    Denbora: 3-4 ordu.
    Desnibela: 600 metro inguru gorantz eta beste horrenbeste beherantz.
    Zailtasuna: Zailtasun bere­zirik gabekoa.
    Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
    Mendiriz Mendik urtarrilaren 19an egingo du irteera hau.

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437