2018/12/12
  • kirola//ERRUGBIA

    El Salvador liderraren kontra larunbatean, etxean

  • Partidu zaila izango dute hernaniarrek, arratsaldeko 16:00etatik aurrera etxean, Landaren.

  • HERNANI
    2018/12/06 00:00 Osteguna
  • Zaila bada, ez da ezinezkoa dio abesti ezagun batek, eta ha­laxe laburbiltzen da larunbatean ohorezko errugbi taldeak jo­katuko duen partidua. Silver­Storm El Salvador liderra hartuko baitu Landaren, arra­tsaldeko 16:00etan hasita.

    Bonusen bat egitea, helburu
    Lider mantentzea izango dute helburu Valladolidekoek, eta be­raz, indartsu aterako dira, Landarera. Horren aurrean, zailtasunak izango dituzte hernaniarrek irabazteko, eta bonusen bidez punturen bat lortzea izango dute helburu.

    Izan ere, une honetan bo­lada txar batean murgilduta da­go Hernani, eta puntuak behar ditu ahalik eta azka­rren, sailkapeneko azken  pos­tuetatik aldentzeko. 

    Dena den, irabaztea ez da ezinezkoa eta hernaniarrek badakite. Duela urte batzuk garaitu zuen El Salvador, etxean. Eta denboraldi hone­tan dagoeneko erakutsi dute Landaren edozer gertatu daitekeela.

    Abenduaren 15ean egingo dute Errege Koparen zozketa.

    Hainbat baja, Hernanik
    Bolada txarrari jokalarien ba­jak ere gehitu behar zaizkie, oraindik ere jarraitzen dute­nak; horiek ere eragina izaten ari baitira. Horiek, batez ere, hiru laurdeneko lerroari era­giten diote: Garmendia ana­iak, Puertas, Genua... 

    Koparen zozketa, 15ean
    Denboraldi honetan Hernanik El Salva­dorren kontra jokatu­ko duen aurreneko aldia da, baina agian ez da azkena izango. Bueltakoaz gain, Erre­ge Kopan ere aurrez aurre to­patu daitezkeelako. Aben­dua­ren 12an jakingo da hori, hu­rrengo fasearen zozketan.

Iragarki merkeak

  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Garaje itxia alokatzen da Urbieta kalean.

    Telefonoa: 688651260


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894