Goierritarrak nagusitu ziren Altamirako derbian (36-10), eta punturik ezin izan zuen ekarri Hernanik. Partidu beroan, Ordiziak izan zuen baloiaren jabetza; trikoloreek ez zituzten aukerak gauzatu.
Ordizia zen faborito kinieletan, eta zelaian ere erakutsi zuten bere indarra goierritarrek, atzo, Altamirako derbian. Lehiatu bai, gogotik lehiatu zuen Hernanik, baina aukerarik ez zuen izan, garaipena etxera ekartzeko. 36-10 nagusitu zen Ordizia azkenean, bukaeran trikoloreek markagailua txukunduta.
Ausart hasi zuen partidua Hernanik, beldurrik gabe erasora jota, baina berehala hartu zuen baloiaren jabetza Ordiziak, eta ez zuen askatu, aurreneko ordu erdian. Tarte horretan, Julen Goiaren jokaldi eder batek aurreratu zituen goierritarrak (7-0). Eta Hernani arnas pixka bat hartzen hasi zenean, Ordiziaren 22 metroko marra gaindituta, baloia galdu eta kontraerasoan zigor kolpe bat eskaini zieten berriro (10-0). Hortik atsedenera izan zituzten unerik gozoenak trikoloreek, indartsu eta baloia ondo mugituz, marratik gertu. Baina ezin izan zituzten aukerak aprobetxatu, eta 10-0 bukatu zen aurreneko zati beroa, liskar eta eztabaida asko izan zituena.
Atsedenaldiarekin itzali ziren liskarrak, baina baita hernaniarren indarra ere, pixka bat: hasi eta berehala lortu zuen bigarren entsaioa Ordiziak, eta baita hirugarrena ere, Goiaren beste jokaldi eder batekin. Beste bi ere egin zituzten etxekoek, erasoko bonusa lortuz.
Hernaniarrek, berriz, punturik ez, baina egindako lanaren kontsolazioa jaso zuten azken minutuetan, Peru Ormazabal eta Charlie Ternisienen entsaio banarekin (36-10).
Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.
Telefonoa: 655715943
Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.
Telefonoa: 688630241
Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)
Telefonoa: 943332894
Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.
Telefonoa: 656709251