2018/11/16
  • Gernikak utzitako zirrikitu guztiak aprobetxatu zituen Hernanik atzo Landaren.
    Gernikak utzitako zirrikitu guztiak aprobetxatu zituen Hernanik atzo Landaren.
  • kirola//ERRUGBIA - OHOREZKO MAILA

    Ekin eta ekin, esna amestuz garaipenarekin

  • Aurreneko denboran atzetik ibili arren, etsi gabe borrokan segi eta zirrikitu guztiak aprobetxatuz, 35(b)-27 irabaztea lortu zuen Hernanik Gernikaren kontra; baita Errege Kopako finalerdian sartzea ere.

  • HERNANI
    2018/11/05 00:00 Astelehena
  • Esperantza omen, galtzen den azkena. Hernaniren ka­su­an, esperantza eta kemena! Ga­raipena zuen amets, atzo Landaren, eta galtzen hasi ba­zen ere, erori eta altxa, eten­ga­beko martxa, bonus eta guz­ti garaitu zuen Gernika: 35(b)-27. 

    Zuzeneko arerio garran­tzitsuari irabaztea lortzeaz gain, azken 32 urtetan lortu ez duena lortu du Hernanik: Errege Kopako finalerdie­ta­ra­ko sailkatzea.

    Partidua hasi eta 4garren minutuan lortu zuen au­rre­ne­ko entsaioa Gernikak, eta Her­na­nik ez zuen erantzun 22ga­rre­nera arte. Atsede­nal­dira atze­­tik iritsi zen, 8-13. Baina bigarren zatirako esnatu, eta hiru en­tsaio eta hiruren trans­for­ma­zi­oak lortu zituen; Ger­nikak, aldiz, bi. Zigor kolpeak tarteko, puntu gehiago bildu zituen talde bakoitzak, baina Her­nani gailendu zen azkenerako. 

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894