2018/11/16
  • Amaia Irazustabarrena, Oier Gurutzealde eta Aitor Gorrotxategi, atzo, Tilosetan.
    Amaia Irazustabarrena, Oier Gurutzealde eta Aitor Gorrotxategi, atzo, Tilosetan.
  • kirola//PELOTAKO MUNDU TXAPELKETA

    Esan eta egin, etxera denak domina banarekin

  • Finaleraino iritsi dira Gorrotxategi, Irazustabarrena eta Gurutzealde, Pelotako Mundu Txapelketan. Aurrenekoak urrea eta beste biek zilarra ekarri dituzte.

  • HERNANI
    2018/10/27 00:00 Larunbata
  • Munduko Pelota Txapelketara joateko bezperan esandakoak bete dituzte Aitor Gorrotxategi eta Amaia Irazustabarrena pe­lotari eta palista hernaniarrek, eta Oier Gurutzealde pelotari astigartarrak; Bartze­lo­nat­ik bue­ltan berriro ere forntoian el­kar­tu dira, Hernaniko Tilose­ta­ko­an oraingoan, bakoitza do­mina ba­na­rekin! 

    Helburuak beteta, pozik
    Aurreikuspenetan fin ibili dira Urumea bailarako hiru pelotariak. Espero bezala, Mexiko eta Frantzia izan dituzte aurkari gogorrenak. Baina aurre egin, eta agindutakoa bete dute: finaletan sartzea. 

    Gorrotxategiren kasuan, sartu bakarrik ez; finala irabaztea ere lortu du, eta urrearekin etxeratu da, Xabier San­txo usurbildarrarekin bikotea, eta  Eneko Yoldi eta Mikel Be­roiz nafarrekin taldea osatuta, 36 metroko frontoian, eskuz binaka. «Espero, ez genuen espero, baina nahi bai! Hori bilatzen genuen. Hau zen lortu nahi ge­nuena, eta poz haundia hartu dugu. Martxoan esan zi­gu­ten jokatuko genuela, eta maia­tzean hasi ginen presta­tzen. Fi­nala nahiko erraz ira­ba­zi du­gula ematen du, eta erra­za zela pentsa daiteke. Baina aurre egin behar izan ge­nuen, eta oso kontentu gau­de!». 10-1 eta 10-4 irabazi zuten Xala-Mendy/Iturberen kontra.

    Oier Gurutzealde: «Aurten aurreneko aldiz aukera eman zaie profesionalei parte hartzeko»

    Irazustabarrena ere, 30 me­troko frontoian paleta ar­gen­tinarrarekin eta gomazko pe­lotarekin jokatuta «oso gustora» bueltatu da, Maider Men­dizabal anoetarrarekin bikotea osatu eta Mexikori irabazita, finalerako sailkatu ondoren. Iturrino eta Housset gailendu zitzaizkien, ordea, finalean, 15-7 eta 15-4. «Ikaragarrizko finalerdia jokatu genuen Mexi­ko­ren kontra. Ez zuen inork es­pe­ro». Izan ere, ezagu­tzen zuten elkar, duela lau urte Mexikon bertan jokatutako mundialaz geroztik. «Ordu­ko­an finalera iritsi, eta hauen kontra jokatu genuen. Han oso erraz irabazi ziguten, eta oraingoan, beraiek ere sorpresa hartu dute».

    Gurutzealde, berriz, trinketean aritu da buruz buru. Uruguayren kontra 15-7 eta 15-4 irabazi zuen aurreneko partidua. Finalerdia eta finala, berriz, Eneko Maiz billabonatarrak jokatu zituen, eta Fran­tzi­aren kontra galdu zuen, az­kenean, Baptiste Ducassou­ren aurrean, 15-4 eta 15-4. «Bage­ne­ki­en Frantzia konplikatua izango zela. Helburua zen finalera gu pasatzea, eta hori beteta, gustora gaude».

    Arantzatxoa
    Egindako lanarekin eta emai­tzarekin oso pozik itzulita ere, beti geratzen da, ordea, gehiago egiteko nahia.

    «Behin hara joanda...», dio Gu­­­­rutzealdek. «Udaran, entre­na­­tzen ari ginela, Mundialera jo­atea zen helburua, baina behin han, gehiago jolastu nahi nuen. Finalerdia, Kubaren kontrakoa jokatzea espero nuen, baina Maiz oso ondo aritu da, eta ulertu nuen bera aukeratzea».

    Jokatzeko aukerarik ez du falta izan Irazustabarrenak, baina bai jokoan gehiago sar­tzekoa. «Bukaera aldera tristeago ginen finalean gaizki aritu ginelako, hain txapelketa ona egin ondoren. Baina egun ba­tzuk pasata, lasaiago gaude. Fi­na­lerdian oso ondo aritu ginen eta meritu haundia izan zen finalean sartzea. Gero, finalean nik ondo jokatu nuen, baina d­e­na atzera zijoan, eta ezin izan nuen jokoan asko sartu. Mai­de­rrek, berriz, ez zuen egun ona izan. Mo­men­tuan ez ge­nu­en hitz egin, triste geundelako, baina orain bai, eta ez dago arazorik. Ho­rrelako egunak izaten dira!».

    A. Irazustabarrena: «Bukaera aldera tristeago ginen finalean gaizki aritu ginelako, hain txapelketa ona egin ondoren»

    Giroa eta maila gorenak
    Txapelketan aurkitu duten mailak, gainera, ez dizkie gauzak erraztu, kasu batzuetan, modalitatean adituak direnak izan baitituzte aurkari. 

    Hala gertatu zaio Irazus­ta­barrenari. «Asko hobetu dugu, baina modalitate honetan gu Mun­dialerako bakarrik prestatu gara». Eta finalerdietan su­fritu egin zuten. «Aurreneko se­ta gal­du egin genuen. Kosta egin zi­tzaigun sartzea. Gero eman ge­nion buelta, beraiek ne­katu egin zirelako eta guk ho­betu egin genuelako. Gai­ne­ra, alda­ke­ta egin zuten eta on egin zi­gun, aprobetxatu egin genuen». 

    Gurutzealdek ere adituak izan ditu aurrez aurre. «Ipa­rral­dean trinketean asko jo­ka­tzen da, eta mailan nabaritu egiten da. Baina nire maila eta kidearena ere hobetu dira». Maila orokorra hobetu dela ere nabaritu du, ordea. «Aurten au­rreneko aldiz aukera eman zaie profesionalei parte hartzeko».

    Hain zuzen, Gorrotxategik izan du Xala, profesional izana aurkari. Joan aurretik onartu zuen ilusioa egingo liokeela haren kontra jokatzeak; are gehiago, irabazteak! «Nabaritu da maila. Iaz 36ko forntoian eta eskuz irabazi zuen Fran­tziak, eta aurten, modalitate guztietan. Trinketean onenak dira, zesta puntan ere bai... Frontoian ere bai, baina ez daukate hainbeste jende, eta hori gure alde izaten da. Baina Xala profesional izana da. Eza­gutzen genuen elkar, eta espero genuen aurkari hauekin topo egitea. Hala ere, finalerdietan izerditu dugu gehien!».

    Nabarmentzekoa, hiruren­tzako, giroa izan da. «Jende as­ko ibili da: frantsesak, Bartze­lo­nakoak, euskaldunak... Giro ede­rra egon da, frontoia beti lepo!», dio Gurutzealdek. Ho­rrek presioa sortu dezakela onar­tzen du Gorrotxategik, «baina gustatzen zait», dio; «gehia­go kezkatzen nau la­saiegi aritzeak. Presioak onena ematera bul­tzatzen nau». Ira­zustabarre­nak, berriz, finalerdietan nabaritu zuen giroa: «gehiago nabaritzen zen jendea, paretsu genbiltzalako. Fi­nalean gu ez gi­nen hain ondo ari».

    Dimentsio errealera buelta
    Joandakoan jakinaren gainean bazeuden ere, aparteko dimentsio batean bezala pasa dituzte hirurek egun hauek, eta eguneroko errealitatera itzuli behar izan dute.

    «Pelotan bakarrik ez. La­ne­an ere aritu behar dugu, eta igandean bueltatuta, kosta egin da astelehenean altxatzea!», dio Gurutzealdek. Ira­zusta­ba­rrenak izan du oporretarako tartea, baina lanerako prest dago, dagoeneko. «Hemen gure txapelketekin jarraitu behar dugu. Mazizarekin. Hurrengo ur­tean trinketeko munduko kopan sartzen saiatuko gara. Baina orain, lasai, hemengoarekin ari­ko ga­ra», Gorro­txa­tegik, be­rriz, bes­te zerbait darabil bu­ruan. «Hainbeste denbora hori prestatzen, eta egun hauetan oraindik zer egin ez nekiela ibili naiz, bapatean entrenatu beharrik gabe!». Laster ohituko dela dirudi, hala ere... «Etor­ki­zu­nera begira, tarte bat hartuko dut. Adin bat badaukat, duela lau hilabete familia izan dugu...».

    Modu batera edo bestera, egindako lan ona izango dute denek lagungarri aurrera egiteko, hurrengo dimentsioa edozein dela ere. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161