2018/11/15
  • kirola//ERRUGBIA

    Igandetik lehiatuko den taldea, zaleen aurrera

  • Gaur aurkeztuko du Hernaniko errugbi elkarteak, denboraldi berrirako Ohorezko Mailako taldea; Tilosetan izango da, arratsaldeko 19:30etan. Etzi dute ligako estreinakoa, Bartzelonaren zelaian.

  • HERNANI
    2018/09/14 00:00 Ostirala
  • Bukatu dira prestaketak. Etzi hasiko du liga, igandearekin, Hernaniko Ohorezko Mailako taldeak. Errugbiko maila gore­nean egingo du 2018-2019 den­boraldia ere, eta Bartze­lona­ren zelaian estreinatuko da; 12:30etan, La Foixar­dan.
    Baina azkeneko urteetan ohitura bihurtu den bezala, txapelketari ekin aurretik, za­leen aurrera ekarriko dute tal­dea. Tilosetan egingo dute tal­dearen eta ekipazio berriaren aurkezpena, gaur, arra­tsal­de­ko 19:30etan hasita. «Polita da ikustea, gaztetxoei ilusioa egi­ten diela. Garai ba­tean ez zi­ren ikusten haurrak kaletik errug­biko baloia har­tuta, orain be­za­la. Horrek poza ematen du», dio Beñat Iradi kapitainak.
    Gaztetxoen ilusioarekin eta herritarren animoekin, inda­rrak hartuta joango dira triko­loreak Bartzelonara, liga ondo hasteko asmoz. Izan ere, oso garrantzitsua da, ligari ondo ekitea; Hernaniren kasuan, mailari eusteko borroka ho­rre­tan pausoak hasieratik ema­te­­ko: «konpletoago dago tal­dea, postu bakoitzeko jokalari gehia­gorekin; eta horrek indartsua­go egiten gaitu», nabarmendu du Iradik, Kronikari eskaini­ta­ko elkarrizketan; bihar argita­ratuko da Urumeako Kroni­kan, osorik. Jokalarien zerrenda ere, biharko Kronikan ikusgai.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161