2018/09/20
  • Zizurkilen izango da emakumezkoen taldea, larunbatean.
    Zizurkilen izango da emakumezkoen taldea, larunbatean.
  • kirola//HERNANI ERRUGBI ELKARTEA

    Jarri da martxan kanpaina, errugbi elkartea diruz laguntzeko

  • Kolaboratzaile, abonatu edo enpresa laguntzaile egin daiteke. Bestalde, errugbilariak hasi dira lanean; larunbatean, Zizurkilen jokatuko dute neskek.

  • HERNANI
    2018/08/28 00:00 Asteartea
  • Urtero berritzen du Hernani Errugbi Elkarteak laguntzaile zerrenda, eta denboraldi be­rrirako, atzo jarri zuen mar­txan abonatu egiteko kanpaina berria: kolaboratzaile, abonatu edo enpresa laguntzaile egin daiteke.

    Aurten, interneten ere bai
    Kolaboratzaile egiteak 30 euro balio ditu; abonatu egiteak, berriz, 60 euro; eta enpresa laguntzaile izateak, 240 euro. 

    Ordainketa egiteko, urtero bezala, hiru modu daude aukeran: Landarera bertara joatea, astelehenetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian; elkartean kontu korrontean dirua sartuta (Rural Kutxa 3008 0170 18 1033933928) edo norberaren kontu korronte zenbakia elkarteari emanda.

    Auretik, noski, izena eman behar da, eta hortxe dago aurtengo berrikuntza. Izan ere, izena emateko orriak Lan­daren bertan jaso daitezke, beti bezala, baina aurten, baita webgunean ere: www.hernanirugby.eus/denda loturan, hain zuzen ere.

    Modu batera edo bestera, Datuen Babeserako Legea medio, izena emateko orriarekin batera, sinatu beharreko beste paper bat emango da.

    Gogorarazi dute abonatu egiten direnek ez dutela Landareko partiduak ikusteko sarrerarik ordaintzen. Kola­boratzaileek bai, baina bai batzuk eta bai besteak, berdin sartuko dira bazkari baten zozketan.

    Era berean, partidu guztietan, sarrerarekin batera Ada­rraga Gozotegiko tartaren zozketarako zenbakia ere bana­tzen dutela azpimarratu dute.

    Txartelak, ordainketaren ondoren
    Behin ordainketak eginda, abo­natu edo kolaboratzaileek elkarteko txartela jaso ahal izango dute. 

    Internet bidez egiten dutenek, egun pare ba­ten bueltan jasoko dute, adie­razi duten helbidean. Gainon­tze­koek, Oho­rezko Mailako taldeak etxe­an jokatuko duen aurreneko partiduan izango dute jasotzeko prest: Cisne­ro­sen aurkako irailaren 23koan.

    Melokotoi txapelketan, neskak
    Errugbilariei dagokioenez, Oho­­rezko Mailakoek irai­laren 16an hasiko dute Liga, Bar­tze­lo­na­ren kon­tra. Baina pasa den as­te­bu­ru­an lagunartekoa jokatu zuten Mau­leren kon­tra, eta on­do ari­tuta ere, 19 eta 31 galdu zuten.

    Neskak, berriz, larunbatean hasiko dira lanean. Zi­zur­kil­go festen preludio, I. Me­lo­ko­toi Txapelketa jokatuko da, Emakumeen Errugbi Egune­an. Goizeko 10:00etan, entrenamendu libreak egingo dira, eta 12:00etan txapelketarekin ha­si­ko dira Hernani, La Unica, Or­dizia, Bilboko U.B.R. eta Bera Bera. Ondoren, bazkaria eta festa izango dira. 

Iragarki merkeak

  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096