2018/09/21
  • Edurne eta Gurutze Yarza hernaniarrak hankeko postuetan traineruan.
    Edurne eta Gurutze Yarza hernaniarrak hankeko postuetan traineruan.
  • kirola//ARRAUNA

    Edurne eta Gurutze Yarza ahizpak, ‘Zergatik ez?’ txalupan

  • Hernaniarrak Orio-Bilbo-Orio egitasmoaren barruan daude, 35 eta 57 urte bitarteko beste 30 emakumerekin batera. Gaur irtengo dira, 07:00etan.

  • HERNANI
    2018/07/12 00:00 Osteguna
  • ‘zergatik ez’ egitasmoa gaur hasiko da Orion goizeko 07:00etan eta bertan murgilduta daude bi hernaniar. Edur­­ne eta Gurutze Yarza Odriozola ahizpak. Erronka haundia dute aurretik. Beste 30 emakumerekin batera eta lau etapetan Orio-Bilbo-Orio beteko dute arraunean traineruan. 

    Pasa den urtean sortu zen erronka aurrera eramateko ideia eta 40 urte inguru bete­tzehar edo betetako emakume talde bati sortu zitzaion. Zerbait berezia egin nahi zuten eta Zergatik ez? egitasmoa martxan jarri zuten.

    Hasiera batean arrauna egitea edo arraun egiten ikastea zen helburu bakarra, baina helmuga bezala zeharkaldi bat egitea bururatu zi­tzaien. Beti ere, Orio Arraun Taldearen laguntzarekin, 32 emakumek eman zuten izena eta ia denak jarraitzen dute erronkan. 

    Lau egun iraungo du zeharkaldiak. Gaur irtengo dira eta txandakatuz joango dira. Uztailaren 15ean Orion behar dute izan berriz ere. Edurne eta Gurutze Yarza hernaniarrentzat arrauna ez da gauza berria. Hernaniko nesken arraunean aintzindariak izan ziren eta Hernanik nesken trainerua uretaratu baino ia 25 urte lehenago ibili ziren arraunean Hernaniko taldean Alatzne Mutiloarekin batera, besteak beste. 

    Lau etapetan 198 kilometro
    Edurne 1973an jaio zen eta Gurutze 1974an. Biak 45 urteren bueltan daude eta erronka haundia da beraientzat, nahiz eta beste egitasmokide ba­tzuekin alderatuta eskarmentu haundiagoko arraunlariak izan. Asko dira inoiz arraun egin gabeak pasa den urteko udazkenean arraun egiten hasi ziren arte. Horregatik agian hankeko joaten dira txalupan. 

    Nahiz eta hernaniarrak izan gaur egun Gurutze Orion bizi da eta ahizpa eta biak animatu ziren egitasmoan parte hartzera. 

    Lau etapetan 198 kilometro beteko dituzte. Orioko Arra­un Taldeaz gain, lagundu dute Orioko Udalak eta Eusko Jaur­­laritzak; azken honek, Tknika eta Lanbide Heziketaren bitartez, Tknika trainerua utzi die.

    Larunbatean, eguerdian, iritsiko dira berriz ere Oriora
    Lehendabiziko etapan Oriotik Bermeora osatuko dute. Guztira 52 kilometro. Bihar, biga­rren egunean, 07:30­etan Bermeotik irten eta Portu­galetera iritsiko dira, 56 kilometro eginez. Bihar bertan, 12:00etan, harrera egingo diete Bilboko portuan. Osti­ra­lean 64 kilometro beteko dituzte Portugaletetik bueltan Ondarrura eta larunbatean iritsiko dira Oriora etaparik laburrena egin eta gero; 26 kilometro. Larunbatean 12:30­etan espero da iritsiera.

Iragarki merkeak

  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096


  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894