2018/11/15
  • Urrezko domina lortu zuten Richard Oribek, Garoa Etxabek, Arkaitz Garciak eta Naroa Echevestek
    Urrezko domina lortu zuten Richard Oribek, Garoa Etxabek, Arkaitz Garciak eta Naroa Echevestek
  • kirola//IGERIKETA

    Urrezko domina taldeka, Garoa Etxaberentzat

  • Lloret de Marren izan da igeriketa egokituko Taldekako Espainiako Txapelketa, eta bertan izan dira Garoa Etxabe, Kerman Urreta eta Iñigo Llopis. Laugarren postua lortu zuten, sailkapen nagusian.

  • HERNANI
    2018/06/19 00:00 Asteartea
  • Lepoa bete domin bueltatu di­ra Garoa Etxabe, Kerman Urre­ta eta Iñigo Llopis Lloret de Marretik. Bertan jokatu dute igeriketa egokituko Taldekako Espainiako Txapelketa. Kon­por­ta Kirol Elkarteko kide dira hirurak. Sailkapen oroko­rre­an, laugarren postua lortu zuen Konportak.

    Hamar domina, denera
    Denera, hamar domina etxe­­­ratu dituzte hiruen arte­an. Horien artean, bost, Garoa Etxabek: brontzea, 50, 100, 200 eta 400 libreetan, eta urrezkoa, 4x50 errelebo mistoetan, Na­roa Echeveste, Arkaitz Garcia eta Richard Oriberekin batera.  

    Iñigo Llopisek lau eskuratu zituen: urrezkoa, 100 eta 400 librean; eta zilarrezkoa, 50 librean eta 100 bizkarran. 

    Azkenik, Kerman Urretak ere lortu zuen bat: brontzez­koa, 400 librean. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161