2018/07/17
  • kirola//IGERIKETA  IGERIKETA

    Igeriketa taldean parte hartu nahi?

  • Ekainaren 22ra arte eman ahal izango da izena kiroldegian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

  • HERNANI
    2018/06/19 00:00 Asteartea
  • Aurtengo denboraldia bukatu berritan, dagoeneko hu­rren­goan daukate burua talde askok, baita igeriketakoak ere. 

    Horregatik, datorren urtetik aurrera igeriketa taldeko kide izan nahi dutenek, orain izango dute apuntatzeko au­kera. Hain zuzen, deia luzatu diete 2010garren urtera arte jaio direnei, hau da 8 urte baino gehiago dauzkatenei. 

    Izena eman nahi duenak kiroldegira jo beharko du ekainaren 22ra arte. Arra­tsaldeko 18:00etatik aurrera, bertan izango da Jon Ander informazioa eskaintzen (harreran galdetu).
    Jakinarazi dute irailean ere aukera izango dela, baina aurreikuspenak egin ahal izateko, nahiago dutela nahi duenak izena orain ematen badu.

Iragarki merkeak

  • Hernaniko bikote bat gara bi umeekin eta Hernanin alokairu bila gabiltza.

    Telefonoa: 639257218


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894