2018/06/20
  • Julene Etxeberria ‘stick’-a eta dominarekin.
    Julene Etxeberria ‘stick’-a eta dominarekin.
  • kirola//BELAR HOCKEYA

    «Oraindik sinistu ezinik gabiltza denak!»

  • Maider Altuna eta Julene Etxeberria hernaniarrak Realarekin Liga irabazi dute. Altuna aukeratu dute finaleko onena. 

  • HERNANI
    2018/06/09 00:00 Larunbata
  • Maider Altuna eta Julene Etxe­berria hernaniarrak Liga­ko txapeldun geratu ziren pasa den igandean Bartzelonan. Den­­boraldia ezin hobeto amai­tu dute. Liga irabazi eta bi egu­netara Maider Altuna Tene­ri­fera joan zen mere­zi­tako opo­rretara. 23 urteko her­na­niarra finaleko joka­la­ririk hoberena izendatu zuten eta 20 urteko Ju­lene Etxebe­rriak bere lehe­nengo urtea izan du lehen tal­dean. Oraindik ere ezin sinistu dabiltza lorturiko balen­tria­rekin. 

    «Realak 2013an irabazi zu­en Liga eta gero urte zai­lagoak eto­rri dira» Hala ere kasta ate­ra eta ezustean garai­pen itzela lortu dute. Biak ere ha­si­era an­tze­koak izan dituzte be­lar ho­ckeyan eta goi mai­lara iritsi dira. 

    «Ikastolan, Li­zeo Santo To­ma­sen, eskola kiro­lean, be­lar hockeya dugu auke­ra­tze­ko eta kirol des­berdina iza­nik jo­ka­tzen ha­si nintzen.  Ha­mar urte ni­tuen eta futbolean ere ari­­tzen nin­tzen, baina nire ahiz­­pak ere ho­ckeyra jokatzen zue­­nez ha­la­xe hasi nintzen. In­­fantil, ka­dete eta jubenil mai­­letan Lizeoko taldean joka­tzen nuen eta gero saltoa eman nuen Realera» dio Julenek.
    Lehen taldera aurten eman du saltoa Julenek eta Maider Altu­naren taldekide bihurtu da, nahiz eta denboraldia bi­ga­rren taldean hasi eta ber­ta­ko par­taide izan den den­boral­dian zehar. «Fitxa biga­rren tal­dea­rekin daukat eta aur­ten­goa izan da lehe­nengo denbo­ral­dia aurre­neko taldea­rekin jokatu dudala. Aurreden­boral­dian esan zida­ten  lehe­nengo talde­arekin egi­teko aurre­den­bo­raldi hori eta bertan gera­tzea lortu nuen. Nere debut ur­tea izan da eta gainera gola sar­tzeko aukera izan nuen Club de Camporen kontra».

    Maider Altunak pasa den ur­tean eta aurten ere esan du tal­deak berrikuntzak izan di­tuela bi urte hauetan eta Liga­ren hasieran nabaritu ze­la. Taldean jende berria sendo­tzen joan den heinean tal­deak gora­kada nabaria eza­gutu du eta gutxik espero zuten Liga irabaztea lortu dute. Julene iri­tzi berekoa da. «Pasa den den­boraldian eskar­mentu haun­diko jokalari as­kok utzi zuten taldea eta bigarrenetik jen­de asko igo zen. Talde erdia bai­­no gehiago 20 urte azpikoa da». 

    «Presiorik gabe gauzak borobil irten dira»
    Maiderrek dio «Liga hasi­eran par­tidu asko galdu geni­tuen gol bategatik, behin sal­bazioa zihurtatuta presioa kendu ge­nu­en gainetik eta ho­rrek me­sede asko egin digu».
    Lehenengo Maila hamar tal­dek osatzen dute. Liga erre­gularra jokatzen da eta azkena jei­tsi egiten da zuzenean. Az­ken aurrenak jeitsierako pro­mo­zioa jokatzen du eta beste zor­tzi taldeek titulurako play­offa. Playoff horretako kanpo­raketen irabazleek lauko final batera sailkatzen dira eta bi par­tidutan erabakitzen da Ligaren irabazlea. 

    «Liga erregularreko azken jardunaldietan promozioa ez jokatzeko borrokan egon gi­nen» dio Julenek eta «azke­ne­an hiruko berdinketa bat egon zen eta seigarren amaitu ge­nu­en. Beraz hirugarrena zen play­offeko aurkaria, kasu ho­netan SPV Complutense. Orain bi aste jokatu genituen bi par­tiduak, Madrilen, larun­bata eta igandean. Lehenengo par­ti­dua 2-1 galdu eta bigarren egu­­nean 4-2 irabazi genuen. Ezus­tekoa izan zen, presiorik ga­be kanporaketa aurrera ate­ra genuen». 

    Honela lauko finalera sail­ka­tzea lortu zuten Cinderella-Marierrauskin (inork es­pe­ro ez duen gonbidatu) be­zela. 

    «Lauko finalean, disfrutatzera irten ginen»
    «Finalerdia Bartzelonako RC Poloren aurka jokatzen ge­nuen eta gainera beraien etxe­an antolatu zen lauko finala. Playoffean gertatu bezela pre­si­oa beraiek zuten. Taldeko bete­­­ranoek esaten ziguten dis­fru­tatzera irteteko zelaira pre­siorik gabe. Eta honela ber­din­keta lortu genuen eta penalti edo shoot out-etan 4-3 iraba­zita finalera pasa ginen». 

    Finala ez zen ongi hasi eta lehen­dabiziko ordu laur­de­ne­an asko sufrituta 1-0 hasi ziren galtzen Sant Cugateko Junio­rren aurka. «Maiderrek berdin­keta lortu zuen eta berriz ere shoot out-etan 3-0 irabazi ge­nuen Liga, atezainak denak gelditu eta gero». 

    Datorren urtean, Europan
    Transizioko beste urte bat zena hasiera batean ezin ho­beto amaitu da, ezuste ha­un­die­­netako bat emanez. Ga­rai­­pen honek gainera Europako txa­pelketa nagusienean joka­tzeko aukera emango dio Rea­la­ri. «Sinestezina da niretzat. Hila­bete gutxitan lehenengo tal­dean lekua egin behar izan dut, astean lau egunetan en­tre­­natzen hasi eta denbora gutxian ikasi goiko mailan jokatzen. Eta saria Liga izan da, izugarria. Eta orain Eu­ropan jokatzeko aukera dugu. Amets bat da». 

  • ARGAZKIAK

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894