2018/07/17
  • Ohi bezala, famili-argazkia atera zuten, jokalari, zuzendaritzako kide eta belaunaldi berriak.
    Ohi bezala, famili-argazkia atera zuten, jokalari, zuzendaritzako kide eta belaunaldi berriak.
  • kirola//ERRUGBIA

    Etxeko estalpean, Ohorezkoa berriro ere!

  • Hoberenekin lehiatuko da Hernani, beste denboraldi batez, errugbiko Ohorezko Mailako Heineken Ligan. Promozioko bueltako partiduan, Sevillako Ciencias taldeari 30-17 irabazita lortu du mantentzeko txartela. Beste behin, Landareren indarrak bultzatuta lortu du mailari eustea.

  • HERNANI
    2018/05/27 00:00 Igandea
  • Ez zen bat ere erraza, baina lortu dute; Hernaniko mutilek Ohorezko Mailan jokatuko du­te hurrengo denboraldian, Se­villako Cienciasi 30-17 ira­bazi ondoren. Lau puntu baino gehiagoko aldea behar zu­en, eta 13koa atera zion atzo­ko hil ala biziko parti­du­an. 

    Hasieratik, burua zutik
    Partidu erabakigarrian, oso ga­rrantzitsua zen puntu ba­koitza, eta hori nabarmena izan zen hasiera-hasieratik. Hernaniarrek estreinatu zu­ten markagailua, Oier Gar­mendiaren entseguarekin; pixkanaka puntuak gehitzen joan ziren trikoloreak, 22ga­rren minutura arte (10-0). Orduan, zigor kolpeari esker, Cienciasek hiru puntu es­kuratu zituen (10-3). Hala joan ziren andaluziarrak, atse­denaldira, hernaniarrek beste entsegu bat egin ondo­ren, 15-3.

    Bigarren zatian indartsu atera ziren Cienciasekoak; entsegua ea transformazioa egin zuten hasi bezain azkar (15-10), tartea estutuz, baina segituan hartu zuten testigua etxekoek. Zigor kolpea has­teko (18-10), eta pare bat en­tseguren ondoren (30-10), es­kuar­tean zeukaten garai­pe­na. Dena den, aurkariak borrokatzen jarraitu zuten, eta bukaera aldera entsegua egin eta transformatu zuten, 30-17ko markagailua lortuta.

    Mantentzea, ziurtatuta
    Aldea zabalagoa edo estua­goa, baina Hernanik Ohorez­ko Maila izan zuen eskuetan norgehiagoka osoan zehar. Izan ere, kategorian manten­tzeko, lau puntuko aldea edo gehiagokoa behar zuen talde­ak, eta bostekoa izan zuen baxuena.

    Elkarte osoa, ospakizunetan
    Zaila zen atzo arratsaldean Errugbi Elkarteko kideren ba­te­­kin hitz egitea, «denok ospatzen» ari baitziren: «ira­bazi dugu; bel­durra genuen ez baitzen par­tidu erraza, [sevillarrak] oso indartsuak baitira. Baina lor­tu dugu; gure mutilen DNA plus bat da, eta zeresanik ez eto­rri den jende guztia... hi­tzik gabe gaude», adierazi du­te Her­nani Errugbi Elkar­te­tik.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernaniko bikote bat gara bi umeekin eta Hernanin alokairu bila gabiltza.

    Telefonoa: 639257218