2018/10/21
  • 80ko hamarkadan, Euskal Selekzioan aritutako hainbat jokalari. Argazki albuma ikusgai: ‘www.kronika.eus’.
    80ko hamarkadan, Euskal Selekzioan aritutako hainbat jokalari. Argazki albuma ikusgai: ‘www.kronika.eus’.
  • kirola//ESKUBALOIA

    Omenaldia Hernanin, 80ko hamarkadako Euskal Selekzioari

  • HERNANI
    2018/05/16 00:00 Asteazkena
  • 30 urte bete ditu eskubaloiko Euskal Selekzioak, eta horregatik, ospakizun berezia egin zuten larunbatean, Hernaniko kiroldegian. Bertan, omenaldia egin zieten, 80ko hamarkadaren bukaeran selekzioan aritu ziren jokalari, entrenatzaile edota laguntzaileei: «garai hartan eskubaloiak indar haundia izan zuen Her­nanin, eta selekzioan aritu ziren Hernani Eskubaloi Taldeko jokalari ugari», azaldu dute. Omenaldiarekin batera, partidu polita jokatu zuten Euskal Selekzioko beteranoek, Ereintza konbinatuaren kontra; 14-20 nagusitu ziren gazteenak, beraien fisikoa nabarmenduz, baina detaile tekniko politak erakutsi zituzten beteranoek, «neskek bereziki, albotik jaurtiketa azkar eta trebeekin sartutako hiru edo lau golekin». Gainerakoan, giro ederra izan zen kiroldegian, jokalari eta ikusleen artean: «Hernani Eskubaloi Taldeko neska-mutilek, badute nora begiratu erreferente bikainak aurkitzeko!», nabarmendu dute.

Iragarki merkeak

  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894