2018/04/23
  • Esti Aldeiturriaga, Amaia Irazustabarrena eta Koro Etxeberria, ostiraleko aurkezpenean.
    Esti Aldeiturriaga, Amaia Irazustabarrena eta Koro Etxeberria, ostiraleko aurkezpenean.
  • kirola//EUSKAL HERRIKO EMAKUME RAKETISTAK

    Emakume kirolari profesionalen historia azalera, Raketisten Jaialdian

  • Jarduera Fisikoa eta  Kirolaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 6a, eta Hernanin, Emakume Raketisten Jaialdia egingo da: erakusketa, dokumentala eta partidua izango dira.

  • HERNANI
    2018/03/25 00:00 Igandea
  • Emakume Raketistak izan zi­ren mundu mailan, 1917an, ki­rolari profesionalak izan ziren aurreneko emakumeak. 1980ra artekoa izan zen haien jar­du­na. Ordutik gaur arte, ordea, isil­ta­suna izan da na­gusi.
    Hori horrela, Emakume Raketisten historia ezagutzeko jardunaldiak egingo dira Her­nanin, apirilaren 6aren buel­tan; Jar­du­era Fisikoa eta Ki­ro­laren Na­­zioarteko Egunaren buel­tan, hain justu. Hala azal­du zuten os­tiraleko aurkez­pe­nean, Esti Aldei­turriaga kirol zinego­tzi­ak, Koro Etxeberria kultura zi­ne­gotziak eta Amaia Irazus­ta­ba­rrena palista eta rake­tista hernaniarrak.

    Erakusketa, apirilaren 4tik
    Aldeiturriagak azaldu­takoa­ren arabera, «apirilaren 6a Jar­­duera Fisikoa eta Kirolaren Nazioarteko Eguna da. Euskal Herriko Raketistek proposa­me­na egin ziguten haien his­toria berreskuratzeko, eta zer egokiagoa, emakumeek histo­rian zehar egindako lana, ez­kutuan egon dena, plaza­ra­tze­ko». Gaineratu zuen, «gizonen ikuspegitik kontatu» izan dela kirolaren inguruko historia, baina «emakume raketista pro­fesionalak bizi izan dira, eta etorkizuna ere badute».
    Horrela, hiru jarduera anto­latu dituzte. Batetik, era­kus­ke­ta jarriko da Biterin, api­ri­laren 4tik 12ra, arratsaldez (17:00­-­20:00), «rake­tisten ibil­bi­­dea ja­sotzen duena», azaldu zuen Etxeberriak. «Mundu mai­lan au­rreneko emakume kirolari profesionalak izan zirela esa­ten da, eta diru asko ira­baz­ten zutela; askorentzat, familiak behar zuen diru-itu­rria ziren. 15 urterekin Madri­lera eramaten zituzten, eta es­kolak sortu zi­ren. Askok Ame­riketara ere egin zu­ten salto. Baina kan­po­an arra­kasta izan arren, Euskal Herrian ez ziren oso begi onez ikusten, eta 1980tik hona se­kre­tu­pean egon da historia, talde honek ekimena martxan jarri arte». 

    Irazustabarrenak, partidua
    Hain zuzen, talde horretako partaide da Amaia Irazus­ta­ba­rre­na palista eta raketista her­na­niarra, eta apirilaren 6an era­kustaldia egingo du. Fron­to­ian, raketisten partidua joka­tu­ko da, 19:00etan; debalde ikusi ahal izango da lehia, Irazus­ta­ba­rrena eta Maria Saez ara­ba­rrak osa­tu­tako bikotearen eta Amaia Araiz­tegi mallabiarrak eta Bida­niako Miren Larrartek osatutakoaren artean.
    Partidua ikusgarria izan­go dela argi dago. «Dife­ren­tea da: azkarragoa eta arris­ku­tsua da», azaldu zuen Irazus­tabarrenak. Gainera, garaiko materiala eta jantziak berres­kuratzen ari dira, eta zertxobait moldatuta bada ere, orduko jantziekin jokatuko dute.

    Historia bizia, dokumentalean
    Azken zita, apirilaren 12an izango dela argitu zuten; 19:00etan Biterin, Raketistak lehen eta orain dokumentala (trailerra, behean) ikusi ahal izango da. Jon Juanes Iragorri, Koro Iragorri zendutako raketista oiartzu­a­rra­ren semea, izan zen gaia ikertzen hasi zenetako bat, eta dokumentalean bildu du orain arte ikertutakoa. Tartean ager­tzen dira oraindik bizi di­ren 90 urte inguruko hainbat ema­ku­me, raketistak izandakoak.

  • BIDEOAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894