Hernani eta lokatza, aspaldiko lagunak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 15a, 01:00

Arrainak uretan bezala, ezin gustorago aritzen da Hernani lokatzetan. Eta beste behin erakutsi zuen atzo, Landareko txokolatean, bikain moldatzen dela: Bartzelonari nagusitu zitzaion, talde kataluniarrari punturik egiteko ere aukerarik eman gabe (20-0).
Trikoloreek eraman zuten partiduaren kontrola hasie­ra­tik, eta Bartzelonaren hutsak aprobetxatzen asmatu zuten. Horrela, Anartz Elosegik gau­za­tutako zigor kolpeari (3-0), Eneko Noriegak eman zion se­gida, entsaio batekin, Herna­ni­ren estilora: bandako sakea eta maula. Ordu laurdenerako, 10-0. Eta atsedenaren au­rre­tik, beste zigor kolpe bat ere gauzatu zuen Elosegik (13-0).
Nagusitasun berarekin hel­du zion Hernanik, bigarren za­tiari, eta Elosegik berak lortu zuen entsaioa, zutoinen erditik igarota, Jon Ander Puertasen korri­­kaldi eder bati segida eman­da. Bigarren minutua besterik ez zen, eta Elosegik berak transformazioa lortuta, 20-0 jarri zen Hernani; buka­erara arte mantenduko zuen emaitza. Izan ere, nahi eta ezin aritu zen Bartzelona, lo­ka­tzak jokoa asko zailduta.
Sailkapenean aurrerapauso polita, trikoloreek
Atzoko garaipenarekin, lau puntura aldendu dute La Vila hernaniarrek; datorren iga­n­dean, elkarren kontra joka­tu­ko dute, oso partidu garran­tzi­tsua, valentzia­rren zelaian. Sailkapenean aurretik, berriz, trikoloreek puntu bakarrera daukate Cis­neros orain, eta bost puntura Gernika.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!