2018/01/16
  • Floridako bolatokian jokatuko dute gaur, Taldekakoaren kanporaketako aurreneko tiraldia.
    Floridako bolatokian jokatuko dute gaur, Taldekakoaren kanporaketako aurreneko tiraldia.
  • kirola//BOLA

    Aurreneko tiraldia Floridan gaur, Taldekako Txapelketan

  • Benta Berriko bolatokian jokatuko dute kanporaketaren aurreneko tiraldia, goizeko 09:00etatik 11:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara.

  • HERNANI EREÑOTZU
    2018/01/14 00:00 Igandea
  • Gaur hasiko dute denboraldi berria, Hernaniko eta Ereño­tzuko bolariek; eta ez nolanahiko zitarekin, gainera. Talde­kako Txapelketaren kanporaketa izango da jokoan, Her­na­nin bertan; Benta Berriko bolatokian, Florida auzoan.
    Goizean zein arratsaldean izango da tiraldia; 09:00etatik 11:00etara goizean, eta arra­tsal­­dean 16:00e­ta­­tik 17:00etara.
    Bertan izango dira, Herna­niko bi talde, CD Hernani eta Elur Txori; eta Ereñotzuko bat, Ur-Mia. Haiekin batera, ariko dira beste bost talde: Santa Kruz (Urnieta), Behar Zana A eta Behar Zana B (Amasa-Villa­bona), Txoritegi (Segura), eta Liztormendi (Zerain).

    Segurako finalerako pasea, bi tiralditan
    Taldekako Txapelketaren kanporaketan, bi tiraldi jokatuko ditu talde bakoitzak. Gaurkoa dute aurrenekoa, eta Olaberri­an izango dute bigarrena, hernaniar eta ereñotzuarrek, da­torren igandean. Beste zenbait taldek, berriz, Aian jokatuko dute aurreneko tiraldia, gaur.
    Bi tiraldietako talde onenek, brila gehien botatzen dituztenek alegia, txapelketako finalerako pasea lortuko dute. Seguran izango da finala aurten, urtarrilaren 28an.

Zubi Lana

  • 56 urteko emakume hernaniarra pertsona helduen zainketan edota etxeko zerbitzuetarako eskaintzen da. Esperientzia handia bi lanpostuetan. Deitu: 658 701 080

    Telefonoa: 658701080