2018/07/22
  • kirola//ERRUGBIA

    Valladolideko elurretatik, Landareko lokatzetara gaur

  • Bartzelonaren kontra jokatuko du Hernanik, eguerdiko 12:00etan, urteko aurreneko partidua etxean. Garaipena behar dute trikoloreek.

  • HERNANI
    2018/01/14 00:00 Igandea
  • Valladoliden, VRACen zelai elurtuan jokatu zuen Herna­nik urteko aurreneko partidua, au­rreko asteburuan; eta Lan­da­­reko lokatzetan izango dute gaur, 2018ko estreinakoa etxean. Estimatuko dute aldaketa trikoloreek, eta zaleen babesa bereziki, eguerdiko 12:00etan hasiko den partiduan: Bartze­lona izango dute aurrean.
    Ezusteko maila ematen ari dira kataluniarrak aurten, eta aurreko urteotan Herna­ni­re­kin lehian aritu badira, jaitsiera postuetatik ihes egiteko, bestelako borroka batean sartu dira denboraldi honetan: play offa jokatzeko postuetan daude, sailkapenean seigarren, justu Ordiziaren aurretik.

    Denboraldiko bolada txarrenean dago Bartzelona, azkeneko lau partiduetatik hiru galduta; tartean, Getxo eta La Vilaren kontra.

    Baina ezustekoak ezusteko, garaipen eta puntu beharrean daude trikoloreak, eta irabaztera aterako dira, Landareko ze­laira. Gainera, denboraldiko bolada txarrenean dago Bar­tze­­lo­na, az­keneko lau partiduetatik hiru galduta; horietako bi, La Vila eta Getxoren kontra.
    Hernaniarrek urruti daukate Getxo oraindik, 8 punturekin, azkeneko postuan; bai­na 19 punturekin berdinduta daukate La Vila, az­kenaurreko postua saihesteko lehian.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894