2018/07/23
  • kirola//ERREMONTEA

    Barrenetxea IVak Urriza aurrez aurre, Banakako Masterrean

  • Larunbatero bezala, 16:00etatik aurrera izango dute zita erremontezaleek gaur; bigarren partidua izango da, hain zuzen, Banakako Masterrari dagokiona.

  • HERNANI
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Herenegungo bigarren fi­na­­lerdiaren ondoren jakin du Endika Barrenetxea her­na­niarrak Javier Urriza egun­go txapelduna izango duela au­rrez aurre, gaurko Bana­kako Masterraren finalean.
    Larunbatero bezalaxe, arra­tsaldeko 16:00etatik au­rre­­ra izango dute zita gaurkoan erremontezaleek, Galarreta Jai Alai frontoian.
    Ohi bezala, lau partidu izango dira eta Banakako Masterrari dagokiona izango da bigarrena.


    Urriza, faborito
    Barrenetxea IVa tituluaren bila aterako bada ere, borro­katu egin beharko du, Urriza aurkari gogorra izango baita. Izan ere, bera da egun­go txapelduna, eta titulu gehien dituena, 2013 eta 2014an ere, berak irabazi baitzuen. Eta Uterga izan zen garaile, or­dea, 2016 eta 2015eko edizi­oetan.
    Urrizak, aldiz, jakin badaki finalerdietan aurrez aurre izan zuen Ezkurra IIarekin konparatuta, guztiz desber­dina dela hernaniarra: sake­arekin min gehiago egiten du Barrenetxeak, eta pelotal­di­e­tan ere boteretsuagoa da Ez­kurra baino.

    Urrizak jakin badaki Barrenetxea IVak sakearekin min haundiagoa egin dezakeela Ezkurra IIak baino.


    Beste hiru norgehiagoka, arratsaldea borobiltzeko
    Baina hori ez da Galarretan izango den partidu bakarra, ohiko jardueraren barruan, beste hiru norgehigoka ere izango baitira: aurrena, Goi­ko­etxea Vek eta Zalduak, Beñat eta Zubiren kontra jokatuko dute; finalaren ondoren, Uter­ga eta Agirreza­ba­lagak, Ma­txin III eta Endi­ka­ren aurka lehia­tuko dute; eta azkenik, hiru­garren partidua izango da, Aldabe eta Azpiroz, Barricart eta Larrañagaren kontrakoa. yy

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894