2018/01/16
  • kirola//ESKU-PELOTA

    Hiru lehia berri, gaurtik

  • Euskal Ligako bi partidu gaur, 17:00etatik aurrera, kiroldegiko frontoian.

  • HERNANI
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Urtea ekintzaz josita hasiko du­­te Hernaniko pelotariek, au­rre­ko urtea bukatu zuten beza–laxe, eta horri hasiera emateko, hiru txapelketa berritan har­tuko dute parte: Euskal Herri­koa, Gipuzkoako errendimen­duzkoa, eta Udaberri txapelketa. Era berean, beste hainbat lehiekin jarraituko dute.
    Horien artean dago gaur Her­nanin bertan jokatuko dutena. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Euskal Ligako bi par­tidu izango dira frontoian, se­niorren artean: aurrenekoa, Paul Ojuel eta Ene­ko Aizpitarte izango ditu pro­ta­gonista, Oiar­pe­ko Ugalde anaien aurka; eta bigarrenean, Paz Zi­gandako Barbarejo eta Telletxea, Lea Ibarrako Uriona eta Urion­doren kontra.

    Ibaizabalen, bihar
    Beste zita garrantzitsu bat ere izan­go dute bihar, Ibaizabalen. Ber­tan hasiko baitute Euskal He­rriko kluben arteko lehia, To­lo­saren kontra. 17:30etan hasita, finalaurde­netan egongo dira hernania­rrak: Paul Ojuelek lau t’erdiko modalitatean jokatuko du; Markel Lizeagak banaka; eta Arrieta eta Aizpitartek, binaka. Lehia gogorra izango denez, ber­ta­­ra­tzeko deia egin dute.

Zubi Lana

  • 56 urteko emakume hernaniarra pertsona helduen zainketan edota etxeko zerbitzuetarako eskaintzen da. Esperientzia handia bi lanpostuetan. Deitu: 658 701 080

    Telefonoa: 658701080