2017/12/18
  • Hernanik ez zu aukerarik izan partidua irabazteko Altamiran.
    Hernanik ez zu aukerarik izan partidua irabazteko Altamiran.
  • kirola// ERRUGBIA

    Hernani izoztuta geratu da Ordizian

  • Hernanik 52-12 galdu du gipuzkoar derbia, Altamiran, Ordiziaren aurka. Hasieratik aukerarik gabe geratu dira, ordiziarrek kanpotarren akatsak baliatu eta gero lehen minutuetan.

  • HERNANI
    2017/12/04 00:00 Astelehena
  • Jipoi gogorra jasan zuen Her­na­nik, Ordizian jokatu zuen gipuzkoar derbian. Heineken Ligako hamargarren jardu­nal­dia jokatu zen eta herna­niarrak aukerarik gabe geratu ziren, lehen minutuetan, egin zituzten akats larrien on­dorioz. Ampo Ordiziak ederki baliatu zituen hernaniarren opariak eta lehen 25 minu­tuetan derbia erabakita utzi zuten, 24-0 emaitzarekin.
    Bi taldeen artean jokatu diren derbien artean emozio gutxien izan duena jokatu zuten bi taldeek. Goierritarren aban­taila eta nagusitasuna haun­dia izan zen hasieratik bukaerara eta hori lehen minutuetan baloi jabetza hernaniarrena izan zelarik, baina akatsak garesti ordain­tzen dira.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660