2017/11/24
  • Jon Ander Puertasek lortu zuen, hernaniarren hirugarren entsaioa.
    Jon Ander Puertasek lortu zuen, hernaniarren hirugarren entsaioa.
  • kirola//ERRUGBIA

    Jokalariak eta zaleak bat direnean...

  • Partidu haundia jokatu zuen Hernanik atzo, eta azkeneko jokaldian egin zuen entsaioa, bigarren garaipena lortzeko, Independienteren kontra (31-29). Erasoko bonusa ere lortu zuten trikoloreek.

  • HERNANI
    2017/11/06 00:00 Astelehena
  • Erabatekoa izan zen jokala­rien eta zaleen arteko batasu­na atzo, Landaren. Bereziki, luzaroan gogoratzeko moduko azkeneko jokaldi batean.
    Partidua bideratuta eduki ondoren, bi entsaio jaso eta atzetik zen markagailuan Her­nani, 80garren minutua iga­rota dagoeneko. Baina ez zu­ten amore eman, ez jokalariek eta ezta zaleek ere. Eta seku­lakoa izan zen batzuen eta besteen bultzada, pazientziaz, kemenez, segi eta segi, fase bat bestearen atzetik, marra gainditu eta entsaioa lortu zu­ten arte. 29nako berdinketa zen hori, eta Anartz Elosegik ez zuen huts egingo trans­for­mazio erraza, partidu osoan zehar kolpeetan zoragarri ari­tu ondoren. 
    31-29 nagusitu zen Her­na­ni, Santanderreko Indepen­dien­te­ren kontra, eta erasoko bonusa ere lortu zuen, laugarrena bai­tzen bukaerako entsaio hori.

    Independienteren kolpeei buelta, atsedenaren aurretik eta ondoren
    Ez zen erraza izan hasiera, lokatzak eta putzuek gober­na­tutako zelaian, eta kanta­bria­rrak aurreratu ziren marka­gailuan, ezker hegaletik oso antzeko bi entsaio lortuta, eta zigor kolpe batekin (0-15).
    Baina nagusitasuna ez zen argia zelaian, eta are gehiago, Hernani hasi zen kontrola hartzen, atsedenera gerturatu bezala. Kontrol hori marka­gai­­lura ere eramatea lortu zuen, eta entsaio bat egin zuen, maul bati esker, atsedenaldira gertuago iristeko (7-15).
    Nagusitasun hori haunditu egin zuten trikoloreek, biga­rren zatia hastearekin. Aurrena, Igor Genuak lortu zuen entsa­ioa, zigor kolpea gero Elosegik, eta beste entsaio bat Jon Ander Pu­er­tasek (24-15). Transfor­ma­zio guztiak pasa zituen Elo­se­gik.
    Orduan, Hernani ondoen zegoenean, jaso zituen Inde­pen­­dieteren bi entsaioak; ga­rai­pe­nak, merezitako sariak, ihes egingo zuelako ustea zabaldu zutenak. Baina atzo, zaleen eta jokalarien bultzadak eta bata­su­nak, usteak usteldu zituen.

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Alokatzeko 2 gelatako pisu bila nabil Hernanin. Lagun bakarrarentzat.

    Telefonoa: 642147937


  • LOGIKALINE enpresak 4 lanpostu salmenta-puntuko komertzial lanerako. Eskatzen da gaztelania eta euskara edukitzea eta eskaintzen da formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera.

    Telefonoa: 


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894