2017/12/18
  • ‘Maul’ei probetxu haundia atera zien Hernanik, atzokoan ere.
    ‘Maul’ei probetxu haundia atera zien Hernanik, atzokoan ere.
  • kirola//ERRUGBIA

    Bost puntukoa izan zen bultzada Landaren!

  • Garaipena eta erasoko bonusa lortu zituen Hernanik atzo, La Vilaren kontra (36-26).

  • HERNANI
    2017/10/09 00:00 Astelehena
  • Kapitainak, bueltatzearekin batera, garai­penaren norabide zuzenean jarri bali­tu bezala, partidu ona jokatu zuten atzo trikoloreek, irabazi beha­rre­koa zen lehia batean. Eta baita ira­bazi ere: 36-26 nagusitu ziren La Vilaren kontra, erasoko bo­nusarekin. Bost puntu Lan­da­ren, 10ga­rren pos­tura igotzeko.

    Genuak eta Etxeberriak, bina entsaio
    Berehala utzi zuen garbi Igor Genuak, bueltan zela, denbo­raldiko bere aurreneko parti­duan. 13 minutu besterik ez ziren pasa, aurreneko entsa­ioa lortu zuenean. Eta bikain pasa zuen Anartz Elosegik; ederki aritu zen hernaniar gaztea ostikoetan, atzokoan, bost transformaziotik lau lor­tu­ta, eta baita zigor kolpe bat ere.
    Azkar erantzun zuen La Vi­lak, beste entsaio batekin (7-7), baina hamar punturen aldea lortu zuen Hernanik atse­de­naldirako (17-7). Igor Etxebe­rri­a­­rena izan zen bigarren entsaio hori, ezkerreko bandatik atera eta maul eder bati jarraipena emanda. Oso antzeko jokal­di­an lortuko zuen hirugarrena, Etxeberriak berak, atsedenetik bueltan; eta ia mekanika be­ra­rekin, laugarrena ere bai Mikel Pe­rezek (29-17). La Vila­ren bi­garrenari, Genuak eran­tzun zion (36-14), hamar mi­nu­tu pasatxo falta zirenean, baloia lapurtu eta zelaia ko­rri­ka zeharkatu ondoren.
    Hortik aurrera, jokaldi na­hasi bat aprobetxatu zuen La Vilak, gerturatzeko. Bukaerako minutuak kanpokoen zelaian jokatzea lortu zuen Hernanik, nahiz eta azkeneko saiakera batekin, laugarren entsaioa eta erasoko bonusa lortu Ali­canteko taldeak (36-16).

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660