2017/12/18
  • kirola//ERREMONTEA - BURUZ BURUKOA

    Azken sakeari erantzutean kale, Barrenetxea IVk

  • Ikaragarrizko partidua jokatu zuten atzo Utergak eta Barrenetxea IV hernaniarrak, Buruz Buruko Ligaxkako aurreneko norgehiagokan. Tanto bakarreko aldearekin irabazi zuen Utergak, 30 eta 29.

  • HERNANI
    2017/08/13 00:00 Igandea
  • Partidu egunaren bezperan aitortzen zion Kronikari En­dika Barrenetxea hernania­rrak: «sakea tantoaren %70 da, Buruz Burukoan». Eta sake oso ona daukala ere bai. Baina baita restatzaile txarrena dela ere, Ligaxka jokatzen ari diren lau erremontisten artean.
    Horixe gertatu zi­tzaion atzo Buruz Buruko Ligaxkako au­rre­neko norgehiagokan; ikara­ga­rriz­ko partidu bi­zia jokatu zuen Uter­­garen kontra, eta tanto ba­karreko aldearekin galdu zuen.

    Azken sakera arte, eutsi
    Barrenetxea IV hasi zen aurrea hartzen, 7 eta 6, baina hortik au­rrera, Utergak jarri zuen erritmoa. Hernaniarra, berriz, ez zen ohi bezalako sake onak egi­ten ari, eta Utergak sei pun­tuko aldea ateratzea lortu zuen.
    Ez zuen etsi, ordea, eta Utergari nekea nabaritzen hasi zitzaio­nean jo zuen erasora Barre­netxea IVk. Berdindu egin zu­ten 25na, eta berriro ere, 28na. Aurrea hartu zuen or­duan Barrenetxea IVk, 29 eta 28.
    Baina erresto bikain batek, eta azken sake ederrak, Uter­gari eman zioten garaipena. Lau puntu bildu ditu horrela, eta hernaniarrak, bi.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660