2018/12/18
  • Hernaniko jokalariak txapeldunen saria jasotzen Valentzian.
    Hernaniko jokalariak txapeldunen saria jasotzen Valentzian.
  • kirola//ERRUGBIA

    Hernani Espainiako Txapeldun geratu da errugbi zazpian

  • Valentzian jokatu zen larunbatean eta hernaniarrek datorren urtean Europako Txapelketan jokatzeko txartela lortu dute.

  • HERNANI
    2017/06/05 00:00 Astelehena
  • Hernaniko Errugbi taldeak hamabosteko denboraldia aspaldi amaitu zuen, baina asteburuan poza itzela eman dio elkateari eta baita herria ere. Inor gutxik espero zuen balentria lortu dute eta Valentzian Espainiako Txapel­dun irten dira errugbi zazpian.  Valencia Rugby Festival 7s sona haundiko txapelketa da, estatu mailako garrantzi­tsuena, eta hernaniarrek garaipena lortu zuten finalean Ourenseri 22-0 irabazi eta gero.
    Garaipen honek gainera beste sari bat ere bazuen. Hernanik datorren urtean Europako Txapelketan jokatu dezake. Pasa den urtean Alcobendasek irabazi zuen txapelketa hau eta orain bi urte Bera Berak.
    Hernanik bere multzoan Ourense (7-27), Liceo Francés (21-5) menderatu zituen eta final erdietan Ingenieros Industriales 17-14. Finalean berriz ere galiziarrak aurkitu zituzten. Hernanitik Collado, Elo­segi, Esnal, Etxeberria, Oier Garmendia, Leonet, Mijangos, Galdeano, Pelaz, Mikel Perez, Imaz eta Bidegarayk jokatu zuten txapelketa.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948