2017/10/23
  • Ariane Arrieta eta Amaia irazustabarrena GRAVNI torneoan ere jokatzen ari dira.
    Ariane Arrieta eta Amaia irazustabarrena GRAVNI torneoan ere jokatzen ari dira.
  • kirola//PALA

    Hiru bikote hernaniar, GRAVNI torneoko finalerdietan

  • Nafarroaren aurka jokatuko dituzte bihar hiru finalerdiak. Bi bikote Abadiñon ariko dira trinketean, eta Larrabetzuko frontoian, bestea. 

  • HERNANI
    2017/04/21 00:00 Ostirala
  • GRAVNI  txapelketa finalerdietan da jada, eta hernaniarrak protagonista  dira pala txapelketan, bai frontoian eta baita trinketean ere. Asteburu honetan hiru finalerdietan hartuko dute parte. 
    Trinketean eta 22 urtez azpikoetan Maider Huizik eta Amaia Ariztegik jokatuko dute bihar  Abadiñon, 16:00etan,  Nafarroako bikotearen aurka. Bestetik, nagusien mailan Ariane Arrieta eta Maitanek jokatuko dute leku eta ordu berdinean, Nafarroako bikotearen kontra, baita ere. 
    Frontoian, berriz, Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal hernaniarrak dira Gipuzkoaren ordezkari, nagusien mailan. Larrabetzun jokatuko dute bihar arratsaldeko 16:30etan hasiko den ekitaldian. Hauek ere Nafarroa dute finalerako bidean kontrario. Garaipena lortuz gero, finalean sartuko lirateke, baina aurkari gogorrak dituzte aurrez aurre. 

Iragarki merkeak

  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427