2017/03/30
  • Eguzkiak eta derbiaren garrantziak lagunduta, giro atsegina izan zen atzo, Landaren.
    Eguzkiak eta derbiaren garrantziak lagunduta, giro atsegina izan zen atzo, Landaren.
  • kirola//ERRUGBIA - OHOREZKO MAILA

    Ohorezko Mailari eusteko, abantaila garrantzitsua Hernanik

  • 39-26 irabazi zuen atzo Hernanik, Gernikaren aurkako euskal derbian. Aurrerapauso haundia eman dute, beraz, Ohorezko Mailan geratzeko.

  • HERNANI
    2017/03/20 00:00 Astelehena
  • Ederki hasi zuen atzo Her­na­nik, kontrario zuzenen erronda, Gernikaren kontra. Bera­ien joko hoberena erakutsi zuten, eta horrela lortu zuten talde bizkaitarra 39-26 garai­tzea.

    Hasieratik, partidua hernaniarren esku
    Bigarren minutuan eman zu­ten aurreneko sorpresa triko­lo­reek Landaren, Arratibe­len entsaioarekin. 
    Hogeita batgarren minutuan Gernikak hori berdintzea lortu bazuen ere (5-5), hortik aurrera, norgehiagoka hernaniarren esku geratu zen, za­lantzarik gabe. Izan ere, atsedenaren aurretik, beste bi en­tsaio ere egin zituzten, bata Colladoren eskutik, eta bestea, Genuak egindakoa. Eta biak transformatu zituen Elosegik (19-5), segidan.
    Bigarren zatian, aldiz, pixka bat gehiago sufritu zuten trikoloreek, batez ere, Gernikako Pichler argentinarraren lanaren ondorioz. Baina ez zen oztopo izan, eta Garmendiaren azkeneko en­tsaioak, hernaniarren esku utzi zuen garaipena erabat (39-26).

    Getxon jokatuko dute igandean, eguerdiko 12:30etan hasita.

    Hurrengo zita, Getxon
    Lau partidu besterik ez dira geratzen aurtengo denboraldiari bukaera emateko, eta derbitik derbira egingo dute datorren astean. Getxon jokatuko dute hernaniarrek, igandean, eguerdiko 12:30etan.
    Norgehiagoka garrantzitsua da hau ere, Ohorezko Mailan mantentzeko, horre­ga­tik, animatzera joateko au­to­busa antolatu du klubak. 10:30etan aterako da Biteritik, eta joan nahi duenak Zintzarrin eman beharko du izena, 10 euroan. 

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


Zubi Lana

  • Esperientzia haundiko transportista lan bila, Mota guztietako karnetak dauzkat eta bidaia nazionalak eta internazionalak egiteko pronto nago. Almazenero moduan ere arituko nintzateke.

    Telefonoa: 685708805


  • Konstrukzioan eta beste lanetan eskarmentua duen gizona lan bila, gruista titulua ere badaukat. Edozein lanetarako pronto.

    Telefonoa: 943553972


  • Gaixoak zainduko nituzke, egunez edo eta gauez, etxean edo ospitalean. Interna moduan ere egingo nuke lan. Paperak behar bezala ditut.

    Telefonoa: 631862536


  • Emakume arduratsua eta esperientziaduna orduka lan egiteko eskaintzen da: garbitasunean, pertsona nagusiak zaintzen... Ostalaritzan esperientzia.

    Telefonoa: 686597893