Hirugarren garaipenaren bila, Santanderrera

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 18a, 02:00

Laugarren partidua jokatuko du gaur Hernanik eta hirugarren garaipenaren bila joango da Santanderrera. Han, Bathco Independiente izango dute aurrez aurre, 12:30etatik aurrera. Orain arteko garaipenak etxean lortu dituzte trikoloreek, baina gaur etxean bezala sentituko dira, herritarren babesa ere izango baitute San Roman zelaian. Elkarteak antolatutako autobusean joango dira. Hernani bosgarren dago sailkapenean 10 punturekin eta Independiente bi postu beherago, 6 punturekin. 

Hernani nagusi, Durangoren aurka
Atzo, Emakumezkoen taldeak Amaiur Torneoko jardunaldia jokatu zuen Durangoren aurka, eta 30-17 irabazi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!