Bizi-bizirik jarraitzen du Hernanik!

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 30a, 02:00

Kolpea eman zuen atzo Her­nanik, mailari eusteko lehian, eta ondo baino hobeto era­ku­tsi zuen bizi-bizirik jarraitzen duela. Partidu haundia jokatu, eta 35-15 nagusitu zitzaion Vigori. Garaipena eta bonusa, biak ekarri zituen Anoetatik. Duela aste batzuk ia aukerarik gabe baziruditen, hirukoloreek hiru puntu eskasera dauzkate galiziarrak orain, eta lau puntura Getxo. Partidu bat gutxiago jokatu dute, gainera.
Bikain hasi zen Hernani, eta berehala lortu zuen aurre­ne­ko entsegua Orbe­go­zok. Az­kar erantzun zuen Vigok, beste entsegu batekin, eta berdin­du­ta joan zen par­ti­dua. Baina atsedenaldiaren aurretik, bi entsegu gehiago lortu zituen Her­na­nik, eta hortik aurrera, aurkaririk ez zuen izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!