2019/01/24
  • JASOTA BEZALA
  • Ion Azpiazu Goñi
  • HERNANI
    2019/01/12 00:00 Larunbata
  • Atez ateko sistema birziklatu behar al da?

  • Sortzen ditugun hondakinen portzentaje altua birziklagarria dela oinarri duen hondakin-bilketarako sistema da atez atekoa. 

    Horretarako, herritarren par­­­te-hartzea eskatzen du ma­terialak hautatu eta sailkatzeko. Ondoren, hondakinak kalean dagoen zintzilikari batean uzteko egutegi bat zehazten du, baita jasotzeko ere, kalean denbora asko geratu ez daitezen.

    Bilketa-ordutegietara moldatu ezin diren herritarrentzat,  larrialdiko-puntuak esparru itxiak aurreikusten dira. Horie­tara identifikazio-txartel batekin sartu daiteke,  urteko 365 egunetan edozein ordutan hondakinak utzi ahal izateko. Honaino dena ondo. 

    Gure eraikinean ez da zin­tzilikaririk ezarri, eta hondakinak portaleko lurrean uzten ditugu. Modu errazean sartzen dira buztan luzedun animali­a­txoak, eta bertan, jaki estra topatzen dute.
    Gure herrian, orokorrean, ez dugu inoiz ikusi orain be­zain­beste buztan luzedun animalia, korrika kiroldegiaren ondotik edo udaletxearen paretik, baita zintzilikarian dauden poltsetatik gora igota ere, ba­tzuetan (gutxiengoa), egun argiz. Kolonizatu duten etxerik bada, eta gauetan, lasterketak egiten dituzte sabai aizunen gainetan edota garaje-esparruetan.

    Honen inguruan, osasun sailak izango du zeresanik; gure ustez, sistema deserosoa da, ez da osasungarria eta giza-osasunarentzat kaltegarria izan daiteke. Izan ere, hondakinak portalean utzi eta bertan pilatzea, jarduera natural/normal/logikotik kanpo dago, eta eragindako zikinkeriaren he­da­pena eragin dezake. 

    Baina jarrai dezagun. Behin hondakinak birziklatzen direnean, materia organikotik konposta lortzen da, landareentzat ezinbesteko nutrientea. Horren erosketatik irabaziak jasotzen dira, bilketa selektiboa errentabilizatzen du, baina... zoritxarrez, Gipuzkoan daukan merkatua gutxienekoa da eta diru-sarrerak oso eskasak dira; aurkeztutako zenbakiek ez dute kuadratzen eta konposta soberan daukagu. Zer egin dezakegu horrekin, orain?

    Hori horrela, galdera luza­tzen dugu: atez atekoa deritzogun hondakin bilketa sistema bera birziklatzea beharrezkoa al da?

Iragarki merkeak

  • Logela bat alokatzen du hernaniko gazte batek asteburutan.

    Telefonoa: 651936546


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu txiki bat alokatuko nuke 600-650 €tan. Epela.

    Telefonoa: 631825483


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251