2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Asier Erkizia de la Calle
  • HERNANI
    2019/01/11 00:00 Ostirala
  • Otsoak

  • Duela 8 zortzi urte ezagutu nuen Juan Mari Maizkurrena. Garai hartan alokairuko pisu baten bila genbiltzan eta berak bere baserriko ateak, Okendo­eneakoak, ireki zizkigun. Orduan, baserriko lanari bizi­tza eskaini zion pertsona bat ezagutu nuen, baina bereziki, pertsona zintzoa, alaia eta bera maitatzea errazten zuen izaera zuen. Baratzan pasa­tzen zituen orduak, sagarrak jasotzen, belarra mozten... baina, batez ere, ardiez inguratuta ibiltzen zen. Denak ezagutzen zituen, banan-bana, eta berak zioen bezala, gehiago fidatzen zen haiekin, pertsona askorekin baino. 
    Egun batean, otsoak agertu ziren eta Juan Mari eraman zuten. Bortizki torturatu zu­ten, epaitu egin zuten eta ha­ien gordelekuan sartu zuten, Estatu espainiarraren hainbat gordelekutan. Eta bertan egon zen bakarrik, otsoek inguratuta, bere bizitzan inoiz ezagutu ez zuen etsai-giroan. Ondoren, ateratzen utzi zuten, baina dagoeneko berandu zen, mina egina zegoen. Beldurra bere gorputzean sartzea lortu zuten, antsietatea, mesfidan­tza... Nola ez du gaixotasun sendagaitz bat garatuko? Nik beti esaten dut ardia gordelekuan sartu zela eta atera zena pertsona ezberdinak direla. Beren eskutan pasa zuen tarteak bere osasun- eta animo-egoeran eragina izan zuen modu erabakigarrian. Berriro ere, otsoak gaiztakeriak egiten.... Bakean utzi gaitzatela, joan daitezela eta utzi diezaietela geratzen diren ardiei beren gordelekuetatik atera­tzen, Juan Marik zioen bezala, pertsona asko baino fidagarriagoak baitira.
    Asier Erkizia de la Calle

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251