2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Mari Claire Aduriz Kaxkohobetu
  • HERNANI
    2018/12/16 00:00 Igandea
  • Gure alkatearen joana eta Pepitoren ogitartekoa

  • Txikiak ginen gehiengoaren araua ikasi genuenean. Erabaki bat hartzeko garaian kideen babes haundiena duena hartzen da. 

    Beranduago Demokraziaz hitz egin ziguten eta hor datoz arazoak, gehiengoaren erabakiak ez baitira nahitaez demokratikoak. Eta azalduko dut.

    Demokraziak eskatzen du muga batzuk errespetatzea eta  ondorioz, ez badira errespeta
    tzen, adibidez legeek jartzen dituztenak, gure erabakiak ez dira baliozkoak izango demokrazian. Adibide erraza: Gu lauok (gehiengoa) erabaki du­gu Pepi­tok ekarri duen ogitartekoa jatea eta berari ez diogu ematen.

    Gehiengoaren adierazpena, baina demokraziak exijitzen du muga batzuk betetzea gehiengoaren arauak kontenplatzen ez dituztenak. Erres­petatu behar dugu ogitartekoa Pepitorena dela eskubidez eta berdin du gu lauok gehiengoa izatea. Ogitartekoa Pepitorena da. Bizilagunok atsedenerako eskubidea badugu, etortzen diren turisten gehiengoak, ezin digute eskubide hori urratu.

    Legeak esaten badi «debekatua geratzen da edarien kontsumizioa lokalen kanpoaldean 22:00etatik aurrera», bete egin behar da.

    Kargua uzten duen Udala herriaren ordena eta kontrola mantentzearen erantzulena da, badaki, eta azken bi legealdietan ez dira ausartu ezartzera, zortzi urtez atsedena eta dibertsioaren arteko oreka baztertuz, gutxiengo baten onura ekonomikoak defendatuz. 

    Legerik gabeko hiria ezizena ere jarri digute urteetan eta horri buelta emateko ez du gehiengoaren babesa jasoko. Baina argi dago ez dela besterik geratzen. Bizilagunok beste turismo mota bat nahi dugu. 

Iragarki merkeak

  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987