2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Leire Ormazabal Agirre
  • HERNANI
    2018/12/09 00:00 Igandea
  • Herri Programa

  • Hasi du Hernaniko EH Bilduk 2019-2023 legealdirako lehentasunak finkatzeko prozesua. Herritarrekin batera eta arloka egingo du hori, aurreko ur­tee­tan bezala. Bi batzar ireki egingo dira ondorengo hilabeteetan, lehenengoa abenduaren 15ean legealdi honetarako prestatu zen Herri Programa­ren balantzea egiteko, eta bi­ga­rrena 2019ko otsailaren 9an, hurrengo legealdikoa adosteko. 

    Lehen pausua, 2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk aurkeztu zuen Herri Progra­maren balorazioa eta diagnosia izango da. Horretarako, duela lau urte egindako programa hartan ageri ziren proposamenen azterketa egiten ari da gai bakoitzeko lan talde bat.

    Hain juxtu, datorren larunbatean, abenduaren 15ean, herri batzar bat egingo da goizeko 9.00etan andre kaleko bilgunean, talde horien balorazioa ezagutu eta lau urteotan egindako lanaz hausnartzeko. Oinarri horiekin hasiko gara hurrengo lau urtetarako programa finkatzen: Lan talde bakoitzak 2019-2023 datorren legealdirako proposamenak egingo ditu; eta, otsailaren 9an, bigarren batzarra burutuko da proposamenak aztertu, eztabaidatu eta ateratako ondorioekin, Herri Programa osatzeko. 

    Edonork parte hartu dezake Hernani hobetzeko EH Bilduk hurrengo lau urtetarako izango dituen lehentasunak erabakitzeko orduan… eta Herri Programa lantzen ari direnek deia luzatzen diete herritarrei prozesuan parte hartu dezaten. Datorren larunbatean, hilaren 15ean, goizeko 9.00etan da hitzordua, hernaniarrek euren iritziak eman eta Hernani hobetzeko proposamenak egiteko aukera bikaina izango dute.

    Leire Ormazabal Agirre

Iragarki merkeak

  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437