2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Juncal Dorronsoro Mocha Kaxko Auzo Elkartea
  • HERNANI
    2018/12/05 00:00 Asteazkena
  • Kaxko Hobetuzi erantzuna. Jose Maria Gonzalez Oterinori zuzenduta

  • Idatzi hau 18/10/13an bidali zenuenari erantzuna da. Ez dugu elkar ezagutzen, ez dugu agurrik ere trukatu, eta ez da­kit zerk bultzatzen zaituen ha­la jokatzera, ezagutzen ez duzun baten aurka. Eta batez ere, ez dakit zergatik jo duzun komunikabideetara Kaxko El­kar­tea­ren kontra, eta gure lehendakariaren kontra egiteko.
    Aurreneko gauza eta ga­rran­tzitsuena: errespetua.
    Kaxko Elkartea osatzen du­gunok ez dizkizugu onartuko gure lehendakariaren inguruan idatzitako mespretxuzko hitzak. 
    Taldean lana egiten dugu eta ahalegintzen gara geure Kaxkoa hobetu dadin. Pertso­nak garen heinean, huts egin dezakegu, baina inolaz ere ho­rrek ez du mespretxurik justifikatzen, min egiteko as­moa besterik ez baitauka horrek. 
    Bigarren kontua: agian ez dakizu, baina erabaki oro denon artean hitz egin eta hartzen ditugu egiten ditugun bilera eta batzarretan; talde bat gara, eta lehendakariaren kargua lege-aginduzkoa da.
    Guztien iritzi eta ekarpenak ongietorriak dira, betiere, errespetuzkoak badira.
    Hirugarren kontua: Kax­ko Elkartean harrituta gaude daukazun informazio kopuruarekin, izan ere, ez zara Kax­koan bizi eta ez duzu egiten ditugun batzarretan par­te-hartzen. 
    Horregatik guztiagatik, elkartea osatzen dugunokin biltzera gonbidatzen zaitugu, elkar ezagutu ahal izateko, eta Kaxko Hobetu zer den azaldu diezaguzun, baita Kax­koaren mailan ordezka­tzen duenaz informazioa eman ere.

     Juncal Dorronsoro Mocha
    Kaxko Auzo Elkartea

Iragarki merkeak

  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442