2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Andoni Amonarraiz Gómez EAJko Bozeramailea
  • HERNANI
    2018/11/29 00:00 Osteguna
  • Udal zergen igoera ez dator bat EH Bilduren aholkularien kostuarekin

  • Barkamena eskatu behar die­gu Ogasun zinegotziari eta her­na­niarrei, erratu egin ginelako gu­re aurreko idatziaren izenburuarekin. EH Bilduren aholkularien kostua (103.000 euro), pixka bat handiagoa da zerga eta tasen igoerarekin bilduko den dirua baino (98.000 euro). Oraingoan hobeto adierazi du­gu. Zergekin eta bestelako sa­rre­rekin, ordaintzen dira zerbitzu publikoen zeharkako gas­­tuak, administrazioko gas­tu oro­ko­rrak, aholkularien kostua...

    EAJ-PNVn beti egin dugu po­litika Udalaren barruan, eta hedabideen bitartez informa­tzen ditugu hernaniarrak. EH Bil­duri ez zaio gustatzen, bai­na hala egiten jarraituko dugu.

    EAJ-PNVk gobernatu zuen  legealdian (2003-2007), Ogasun zinegotziari hainbesteko interesa piztu dion horretan, esan nahi dugu politikarien eta aholkularien kostua 27.000 eu­rokoa izan zela hilean. Kontu­har­tzailearekin hitz egin du­gun arren, agian ez ga­ra oso zeha­tzak izan. EH Bil­duk, 2019rako, 22.800 euroko gastua aurreikusi du hilean. Baina ez zaio tran­­pa egin behar herriari, eta beste kontu batzuk baloratu behar dira. 2003-2007 legealdian, 23 mi­lioi eu­roko ba­­­tazbesteko au­rrekon­tu­a­rekin, 4,2 milioi eu­ro­­koa izan zen in­ber­tsioen ba­taz­bestekoa, eta 6,1 milioikoa per­tso­nalaren kostuarena. EH Bil­du­ren legealdian, 27,9 milioi eu­roko ba­taz­bes­te­ko au­rre­kon­tu­a­rekin, 3 mi­lioi eurokoa izango da inber­tsio­en ba­taz­bes­tekoa, eta 8,2 mi­lioi eu­­ro­koa pertsonalaren gastuarena. Uste dut dena esanda da­goela; askoz ere diru gutxiagorekin, gehiago bideratu genu­en in­ber­tsioetara. Bene­tan uste du­­gu, diru publikoaren ku­de­a­tzai­le hobeak garela, eta ekin­tza eta datuetan oinarri­tzen gara hori esateko.

    EH Bilduko zinegotziek gehiengo absolutua bakarrik eza­gutu dute, arrabola baten gisan aplikatu dutena. Uste dute hori dela politika egitea! Ondo etorriko litzaieke oposizioan egotea, horrela ikasiko lukete zer den politika egitea eta, guztion ar­te­an, herri egin daitekeela.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442