2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Tomas Elorza Ugarte Hernaniko ‘Iruña Velaia argitu´
  • HERNANI
    2018/11/29 00:00 Osteguna
  • Iruña Veleia: 10 urteko injustizia eta bidegabekeria

  • Bai, 10 urte bete dira Gasteiz ondoko  Iruña Veleiako aztarnategian bikain lanean ari zi­ren Eliseo Gil eta beste bi, kanporatu eta enkausatu zituztenetik. Arrazoia: beren lan taldeak aurkitu zituen grafitoak (euskaraz, latinez, eta beste hiz­kuntza batzuetan;  buztinean, egurrean, harrian, hezurrean edota kristalean eginikoak) egiazkoak zirela defendatu zutela. Hasieran denek jo zi­tuzten egiazkotzat, baina  po­liki–poliki, eta, argudio eskasak erabiliz, faltsuak zirela esaten hasi zen Arabako Foru Aldundia EHUko katedradun batzuen laguntzarekin, horretarako era guztietako trikimailuak erabiliz.

    Injustizia galanta gai honekin burutzen ari direna: hamar urte­ko bankillo zigorrari, zazpi urteko kartzela eta 300.000 euroko diru isuna erantsi nahi dizkiete, laster burutuko den epaiketan.

    Bidegabekeria ere ez da makala: euskararekin loturiko aztarnak eskasak dira gurean, horrela baztertzen ibiltzeko. Hau guztiaren egiazkotasuna ala faltsukeria frogatzeko bi­deak badaude egon: grafitoak eta aztarnak Europako Arkeo­metria laborategietara eramatea eta indusketa berri kontrolatuak egitea, milaka eta milaka lagunek eskatzen dugun bezala. Horretarako borondatea behar!

Iragarki merkeak

  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437