2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Ion Azpiazu Goñi, Kaxkohobetu
  • HERNANI
    2018/11/23 00:00 Ostirala
  • Interes ekonomikoak bizilagunen ongizatearen aurretik

  • Kaixo, Alberto: Azaroaren 14an Kronikan eta DVn argitaratu zenuenaren harira gauza ba­tzuk esan nahi dizkizugu, nahiz eta ez nauzun zuzenean aipatzen, niregatik ari baitzara adierazpen batzuetan.
    Ez ditugu ulertzen zure ha­rridura eta haserrea. Ai­pa­tzen duzun idatzia ez dago zu­ri zuzendua. Kargua utzi zenuen, eta aipamena egiten zaizu (errespetuz), Eusko Jaur­laritzan dokumentu  pu­bli­koren bat sinatu duzulako. Giroa berotzea gustatzen zai­zu, biktima papera hartzeko.
    Bestalde, ez dakit ondo interpretatu dugun zure ida­tzia. Gutxi batzuren interes ekonomikoa lehenesten du­zu bizilagunen ongizatearen eta legearen aurretik? Erre­pi­katu dezakezu? Horrek bai harritzen gaituela bizilagunok eta bizilagun ez garenok.
    Nahastu, manipulatu eta gezurra esaten duzu. Ez ote gaituzu konbentzitu nahiko Aldundiak, Arartekoak eta ida­tzian aipatzen dituzunak gutxi batzuen onura ekonomikoak lehenesten dituztela bizilagunen ongizatearen au­rre­an? Seguru gaude ez dau­de­la diozunarekin ados. Agi­an zure taldeko norbait bai, ostalaritzarekin lotura due­na. 
    Zure baieztapen horren atze­an, badakizu lau urte hauetan bizilagunoi errespetu falta erakutsi diguzula behin eta berriro, zuengandik beste zerbait espero ge­nu­ela, eta zugan eta zure taldean jarritako ilusioak popatik hartzera bidali dituzula. Izan dizugun errespeturik ez duzu merezi.
    Egin dituzuen gauza onak badaude, baina itzalpean ge­ratu dira. Kaxkoan dugun orden arazoari aurre egin gabe utzi duzu elkarteko le­hendakaritza, eta hain juxtu, kontrakoa egin duzu, ara­zoa konpontzeko bidean topatutako harri bihurtuta.
    Horrela, zure onerako eta pasatako legegintzaldiko taldekideen onerako, alde egiteko erregutzen dizugu. Azpima­rra­tzen dugu horietako batzuk ostalaritzako interesak defendatzen dituztela, legea eta bizilagunen eskubideak errespetatu gabe, baina horrek beste atal bat merezi du.
    Ion Azpiazu Goñi, Kaxkohobetu

Iragarki merkeak

  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987