2019/02/21
  • JASOTA BEZALA
  • Javi Ormazabal Esteban
  • HERNANI
    2018/11/22 00:00 Osteguna
  • Auzolana

  • Auzolana, elkarlanerako modu arraro hori, harremanak izatekoa, tarte on bat pasatzekoa eta lagun, bizilagun, edo irabazi asmorik gabeko klub edo elkarte bati eginbehar zail eta nekeza konpontzekoa. Hamai­ke­­takoa, eta egunaz gozatzen jarraitu. Arazoa da elkarlanerako modu honek desagertzeko joera daukala.

    Azaroaren 17an, goizeko 10:00etan Landare Tokin el­kar­tu ginen, HCREren deialdi­a­ri erantzunez, 20 lagun, eta hi­ru ordutan egin genuen lan bat, beste modu batera inork egingo ez zukeena.

    Izan ere, udazkena oso po­lita baita, baina naturak, alde batetik, eta gizakiak, bestetik uzten dituen ondorioak gehitu egiten dira, txarrera, eta ez bada erremediorik eta konponbiderik jartzen, arazoak, eztabaidak eta gatazkak sor­tzen baitituzte. 

    Eskerrak eman nahi dizkiet egun lan-egun honetan parte hartu duten guztiei, eta denak animatu nahi ditut da­tozen deialdietan parte hartzera, beti izango baita lana, eta gure ezaugarria izan baita beti auzolana.

    Eskrerik asko denoi.

    Aupa HCRE.

Iragarki merkeak

  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894