2018/04/23
  • JASOTA BEZALA
  • Esti Urrestilla Landa
  • HERNANI
    2018/04/16 00:00 Astelehena
  • Portu-Elizatxo-Osiñaga Mugikortasun Plana

  • Udalak aurkeztu berri du Portu-Elizatxo-Osiñaga auzoei dagokien Mugikortasun plana. Bertako espazio publikoa eta bi­zilagunen mugikortasuna ho­be­tzeko hiru urteko plana da. Lehen neurria, Oinddi kaleko trafikoa 20 minutuz etetearena da, eskolako sarrera eta irteera orduetan. Bizilagunek txartel bat erabili beharko dugu etendura orduetan kotxearekin au­zotik sartu/ateratzeko. 

    Ez nago ados planarekin eta horrela azaldu nuen antolaturiko hiru bileretan, non argi geratu zen, arazo larrienetarikoa auzo sarreratan gaizki aparkatutako autoek sortzen dutela. Lehen pausoa hori soluzionatzea zela esan bazuten ere, egun berdin jarraitzen dugu. Nola da posible kastigu eremu desberdinak sortzea araudi bereko herri batean? 

    Koro Etxeberria eta Andoni Pikabearekin bildu nintzen, besteak beste, Portu auzoko sarrera  kotxez gainezka izaten dela salatzeko. Horrek arazoak sortzen ditu, betez ere ikastola orduetan. Jasotako erantzuna: « … Gaizki aparkatutako kotxez gainezka egotearen arazoa beste bat da eta, agian zuk diozun bezala da, baina normalean kexak beste aldetik etortzen dira; aparka­tzeko lekurik ez dagoelako eta horrek ere ez dauka soluzio erreza…» Eta hala bada, ez al da gure Udalaren eginkizuna kotxeak behar bezala aparka­tzeko lekuak sortzea?

    Martxoak 21eko Kronikan guraso talde batek publikatua: «Ez da juxtua, arazoa konpontzeko aurreneko neurria izatea gurasoei kotxean pasa­tzea debekatzea». 

    Zuek sorturiko arazoa jorratuko zen bileretara ez zarete ager­tu. Ez al zenuten ikastola pa­re horretan zer edo zer gaizki ze­bilelako inongo susmorik? Egu­nero ikastolako ateraino ko­txez joan, gaizki aparkatu eta hau­rra gelaraino eraman nahi du­zuenok, pibote tartean apar­ka­tzen jarraitzen duzuenok, benetan ez zenutela nabari arazoa?

    Aipatzen duzuen “kontziliazio familiarra-laborala” gau­za bat da, eta guraso-langile izateagatik ikastolako ateraiño kotxea eramateko ohitura, beste bat!

    Arren ez aitzakiatzat erabili mugikortasun arazoak di­tuz­ten haurrak, noski ikastolaraino eraman ahal izango direla eta!

    Gaur hasiko da Udalak inposatutako planaren lehen fasea; benetako arazoa, gorriz margotutako guneekin estali asmoz, biba zuek!

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894