2018/06/20
  • JASOTA BEZALA
  • Luis Gorrotxategi Zigaran
  • HERNANI
    2018/03/13 00:00 Asteartea
  • Hernaniko Kaxkoan bizi den egoerari buruz, beste behin ere (eta II)

  • Ez da ulertzen xamurra Kaxkoko bizilagunen bizi kalitatearen hon­datzea dela medio, haien exodoarekiko udalaren isiltasun ozena. Nonbait isilak isila erakartzen, ez da arinagoa Kaxkoko etxebizitzek urteetan ezagutzen duten baliogutxitzearen aurrean gure gobernatzaileek manten­tzen dutena. 

    Ia hiru legealdi, 11 urte ja­rra­ian, hamaika urte Udal gobernuaren zuzendaritzan ez ote da epe nahikoa indar politiko batek  esku artean darabilkigun gaiari buruz hasieratik jorratu dituen ideia nagusiak baliagarriak di­ren ondorioztatzeko? Ñabardu­re­tan sartu Gabe, Udal gobernuaren ustez urte bolada horretan gure gaiari dagokion politika munizipalaren bizkar hezurrak honakoa du gako nagusia: uztartu behar dira ‘bisitarien dibertsioa’ eta ‘bizilagunen deskantsua’. Baina, bi baldintza horiek betetzen dituzten formula magikoak gobernatzaileen fantasian ezik ezin dira errealitate egozkorrean txertatu. Lotsa ere sentitzen dut gogoratzen ditudanean, urtetik urtera, denboraldi hasierako ekitaldietan alkateen ahotsetan entzundako, sormenaz gainezka lelo xelebreak, zein baino zein absurdoagoak. Izan ere, inkognita bi dauzkan ekuazio bakarrak ez baitu soluziorik. Ezin baikorra izan. Errealitateak erabakitzen du, ezinbestez, politika horren errealismo dosia. Giza eskubideen al­deko emaitza aztarnarik gabeko hamaika urte errefusara. Zen­baiterainoko  ongizate xahu­tze tokatuko zaigu Udal gobernuak ‘parranda isila’ edo ‘deskantsu zaratatsua’ aurkitzen dituen bitartean!

    Edozein hernaniarrak dagozkion hiritar betebeharrak bete­tzen ez dituenean, erabilitako zerbitzuen ordainketan atzera­tzen bada, edo betekizun fiskalak alboratzen baditu, hango prozedura dela, hemengo kontrola dela, ‘zerbait’ aktibatzen da haren ‘desbideratzea’ zuzentzeko. Zer gertatu behar du gobernu munizipalak hain barneratua duen immobilismoa utzi eta, ‘zera’ aktibatuz, gure Kaxkoko biztanleen kronifikatze bidea daraman arazoari trataera eraikigarri bat emateko? Hiritar aniztasunaren arabera, ‘zera’ hori izan daiteke: giza eskubideen aldarria…lotsa…agindutakoa betetzea…borondate politikoa…dezentzia…duintasuna…errespetoa…autokritika…

    Bukatzeko, Hernaniko Uda­le­an erabakitzeko eskubidearen al­deko indar politikoen ordezkarien gehiengo potoloa kontutan harturik, enkistatzeko zorian da­­goen  arazo hau bideratzeko ez al litzateke izango aukera de­mo­kratiko hobeezina, mugi­men­du hiritar eta sozialekin batera, Kax­koan auzo galdeketa bat egitea?

    Deus ez hiritarrei buruz, hiritarrik Gabe.

    Luis Gorrotxategi Zigaran

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894