2018/09/20
  • JASOTA BEZALA
  • Jose Mari Gonzalez Oterino
  • HERNANI
    2018/03/06 00:00 Asteartea
  • Txotx Mahaiari

  • Otsailaren 11n Kronikan eta Diario Vascon argitaratutako zuen artikulua errespetua es­ka­tuz hasten da. Eta hain jus­tu, hori da Kaxkoko bizilagunek jasaten dugun arazoa: errespetu falta. Txotx Mahaiko kideek errespetu osoa merezi dute pertsona bezala, noski; baina bizilagunen errespetuari eragiten dioten erabakiak nahiko kaskarrak dira.
    Oso ondo daude sentsibilizazio kanpainak (bisitatzen gaituzten bizkaitar, arabar, nafar eta frantsesentzat?), edo balkoietatik zintzilikatzen diren banderak (mozkorren­tzat?). Eta udaltzaingoen errefortzuak, goiko Andre Ka­letik pasatzen ez diren ho­riek, segurtasunik ez dagoela esanez. Eta Plazako etxetxoa (era­so urbanistiko erabatekoa).
    Objetiboak izaten saia­tzen, Kaxkoko bizilagunek du­­e­la 12 urte geneuzkan beharrak jaso ditugu, babesgabetuta eta errespeturik gabe sen­titzen ginen Andre Kalen.
    - Bizilagun batzuk beren etxebizitza saltzen zuten eta zonalde lasaiago batera joaten ziren bizitzera.
    - Kaleko zaratek ez ziguten lo egiten uzten.
    - Kotxeen ispiluen hausturetan ez zen inor erantzule, ezta eskaparateen edo per­tsianen hausturagatik ere.
    - Botiloiek bizilagunak molestatzen zituen.
    - Gazteen lokalak ez zeuden araututa.
    - [...]
    Bizilagunok Txotx Maha­ia­ri eskatzen diogu esan diezagun zein behar dauden oraindik indarrean, eta zein konpondu diren hamabi urte luze hauetan. Edo haren neurriak, hein handi batean, pantallak diren zer edo zer egiten dutela emateko, errealitatean aldaketa handirik lortu ez arren.
    Bizilagunok errespetua merezi al dugu? Noiz arte eskatuko diguzue pazientzia?
    Gure agintarien inhibizioa salatzeko arrazoiak baditugu?
    «Hemen nago ni, nahi dudana egiten eta lasai lasai alde egin dut» eskaintzen den bitartean  bizilagunok ez gara errespetatuak sentituko ez bisitari ez eta zuengandik.

Iragarki merkeak

  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096