2017/12/18
  • JASOTA BEZALA
  • Koro Etxeberria Aranburu
  • HERNANI
    2017/11/19 00:00 Igandea
  • EUSTATeko datuak

  • Koro Etxeberria Aranburu

    EUSTATek kaleratu berri dituen 2016ko datuen arabera, biztanle gehien jaitsi duen herria, Hernani omen da. Beno, herritar askoren aspaldiko komentarioa da. Zerbait gertatzen ari dela, argi dago. Jende asko etorri, baina hemengoek alde egin. Hona hemen kasu bat:
    Hernaniar batek, 9-10 urte kanpoan pasa eta gero, lehengo urtean, herrira itzultzea erabaki omen zuen, hemen gelditzeko asmotan. Etxe bat bilatzen zuen bitartean, lagun baten etxean gelditu omen zen, lasai, inongo presarik gabe... Baina tarte horretan, zenbait gauzataz jabetzen joan zen: he­rriko giroaz, jendearen alda­ketaz, gauetako seguridade faltaz, hirigintzaren gehiegikeriaz eta abar.
    Gainera, ez zuen ulertzen dena batukadaz ospatu beharra, ezta ikastetxe bateko Olen­tzeroa ere, batukadarekin ateratzea. Edota umeak entreteni­tzeko runbak eta runbak antolatu behar hori, Riky Martinen «una mordidita en tu boquita» edo «la gosadera» musikarekin. Zarata, zikinkeria... Herri zatar bat aurkitu omen zuen, esan zigun berak. Aurrean ze­goen batek zera esan zion: «ez zara horrela pentsatzen duen bakarra, eta gure herrian arrotz sentitzen dena». Hor dago gakoa! Herritar asko eta asko, arrotz sentitzen dela bere herrian. Bizi kalitatea erruz jaitsi da Hernanin, eta ez dator bat ordaintzen ditugun zergekin. Hori dena ikusirik, Her­nanin ez gelditzea erabaki du. Tristea benetan!
    Agian, hernaniarrei galde­tzeko garaia heldu da: Nolako herria nahi dugu? Zenbat biztanleko herria? Zergatik hogei milara iritsi behar? Zergatik hainbeste eraikin berri herri­an, populazio jaitsiera baldin ba­dago? Badugu zenbait gai aztertzeko.
     

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894