2017/11/24
  • JASOTA BEZALA
  • Jexux Eizagirre Portillo
  • HERNANI
    2017/11/14 00:00 Asteartea
  • «No son ignorantes, son malos»

  • Bilbon, azaroaren 4an, manifestazioan, elkarrekin egin genuen bidea, lagun zahar batek eta biok (kaixo Mikel). Euria zarra-zarra, bide guztian, atertu gabe. Biok guardasol handi baten aterpean. La Casilla irteeratik hasi eta Udaletxeraino, ordu eta erdiz, elkarrekin hitz egiteko monotema: Kata­lunia gora eta Katalunia behera, atertu gabe.
    Bukatu da manifestazioa, bukatu dira diskurtsoak, atertu du, joan gara taberna batera, zerbezaz hidratatzeko eta pixa erreka botatzeko, eta hor jarraitzen dugu gure monotemarekin: Katalunia gora eta Katalunia behera, atertu gabe. Taberna, lepo, manifestazioko jendearekin. Barran, bezeroen kontzentrazioa. Oihu errepikatuena: «zurito bat eta tortilla pintxo bat». Komuna zaintzen, ilara luze bat, autobus paradakoa baino luzeagoa. Telebistan, Altuna eta Olaizola azken tantoak jokatzen. Barra atzean, 5 zerbitzari (tartean nagusia), hara eta hona, bezeroen aldarrikapenak ase ezinik. Kaos hartan, lagun zaharrak eta biok segi eta segi gure monoteman: Katalunia gora, eta Katalunia behera, atertu gabe. 
    Halako batean, nagusiak, barra atzean ari zela, hor eman dio tregua bere lanari. Eta hemen non esaten digun bioi:«perdonen dos minutos». Bion pentsamendua: «orain zer ote du honek?». Eta segidan, «Yo estudié en Deusto con Mario Conde y con todos estos del PP. Teníamos una asignatura de Derecho Internacional. Y el libro de texto era del Padre Obieta que habla del Derecho de Autodeterminación de los Pueblos. Había que aprenderlo para aprobar la asignatura. Y todos esos la aprobaron. Esos no son ignorantes. Son malos». Eta jarraitu egin zuen bere lanean, barra atzean. Orduantxe, Altunak 22garrena egin zuen. Jen­deak, txaloak Altunari. Nik tabernariari joko nizkioke. Merezi zuen Hernanitik Bilbora joateak, taberna hartan sartzeko.

    «Horiek ez dira ezjakinak
    Baizikan eta zikinak
    Tabernariak garbi utzi zitun 
    Jende horren izkinak». 


     

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • LOGIKALINE enpresak 4 lanpostu salmenta-puntuko komertzial lanerako. Eskatzen da gaztelania eta euskara edukitzea eta eskaintzen da formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera.

    Telefonoa: 


  • Alokatzeko 2 gelatako pisu bila nabil Hernanin. Lagun bakarrarentzat.

    Telefonoa: 642147937


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894