2017/08/16
  • JASOTA BEZALA
  • Ricardo Crespo Rubio
  • HERNANI
    2017/08/13 00:00 Igandea
  • Tourist Go Home??

  • Ricardo Crespo Rubio, PSE-EEko bozeramailea Hernaniko Udalean 

    Turismo ereduari buruzko Eus­kadiko udako eztabaidari bueltaka, lehengoan jakin egin nahi izan nuen zer den gustatzen ez dena, eta informazio pixka bat aurkitu dut sare sozialetan.
    Gaizki ulertu ez badut, ez­ker abertzalearen keja da gu­ne eta momentu batzuetan tu­ris­mo­ak sortzen duen ma­si­fikazioa, bizilagunen bizi­tza eta elkarbizitza kaltetzen dituena.
    Masifikazio honek ez dio gune horietako gizarte zatiari bakarrik eragiten; eragiten die, baita ere, etxebizitzei, lan­bideei, ohitura eta identitate galerari, onurak gutxi ba­tzuei bakarrik ekartzen diz­kiela esaten dute... Hori guz­tia bazegoen, EAJrekin ba­tean Euskadiko Turismo Le­gea onartu zutenean, 2016an.
    Desberdintasunak desberdintasun, Hernanin antzeko zerbait bizitzen dugu Txotx denboraldian. Milaka lagunen inbasioak eragina dauka beste hiri batzuetan arriskuan daudela diruditen aipatutako horietan guztietan. Baina, hemen ez?
    Inbasio horrek arriskuan jartzen du bizilagunen arteko elkarbizitza, txox denboraldian; Kaxkoak bizitoki gisa izan dezakeen erakargarritasuna txikitzen du; gutxi ba­tzuek jasotzen dituzte onurak (zalantzan jartzen dut, jar­duera ekonomikoa ere sor­tzen baitu: tasa eta zerga bi­dezko diru-sarrerak eta lan­postuak; eskerrak Udalak prentsa oharren batean onartzen duen aberastasun sortzaile badela); ez dugu orain jarriko zalan­tzan txotx kulturatik ez dagoela ezertxo ere, ezta? Zalantza egiten dut inbasio horrek eragin positiborik sortzen ote duen Kax­koko komertzio tradizionaletan; gastu publiko haundiagoa sortzen digu, aparteko gas­tua eta, hala ere, eskasa, egin behar izaten baitugu festetako masifikazioak era­gin­dako segurtasun eta gar­bi­keta arazoei aurre egin be­har izaten diegulako: borroka eta erasoak, bandalismoa, gizalegezkoak ez diren portaerak, errespetu faltak...
    Baina Donostian, Gastei­zen edota Bilbon gustatzen ez zaigun honek guztiak, Her­na­nin berdin digu? Kontrola jartzeak ez du zertan negatiboa izan behar. Euskadin, tu­rismoa Barne Produktu Gor­di­naren (PIB) %6 da, eta Gi­zarte Se­gu­rantzan afiliatutakoen %10,7. 

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894